Futbola
Llorente, deialditik at
Monreal, Xabi Alonso, Javi Martinez eta Beñat, Espainiaren deialdian
Erredakzioa
Fernando Llorente Vicente Del Bosquek emandako zerrendatik at geratu da beste behin. Urriaren 12an Bielorrusiaren aurka jokatuko dute, eta urriaren 16an, Frantziaren aurka.
-
Javi Martinez Espainiako selekzioarekin gola ospatzen. Argazkia: EFE
Javi Martinez Bayern Municheko jokalaria sartu du deialdian Del Bosquek Piqueren baja daukalako. Beste hiru euskal jokalari ere, egongo dira deialdian: Nacho Monreal (Malaga), Xabi Alonso (Real Madril) eta Beñat Etxebarria (Betis).
Deialdia:
Atezainak: Iker Casillas (Real Madril), Victor Valdes (FC Bartzelona) eta Pepe Reina (Liverpool).
Defentsak: Sergio Ramos, Alvaro Arbeloa eta Raul Albiol (Real Madril), Jordi Alba (FC Bartzelona), Monreal (Malaga), Juanfran (Atletico Madril), Javi Martinez (Bayern Munich).
Erdilariak: Xabi Alonso (Real Madril), Beñat Etxebarria (Real Betis), Xavi Hernandez, Andres Iniesta, Sergio Busquets eta Cesc Fabregas (FC Bartzelona), Santi Cazorla (Arsenal).
Aurrelariak: David Silva (Manchester City), Jesus Navas (Sevilla), Pedro Rodriguez eta David Villa (FC Bartzelona), Roberto Soldado (Valentzia) eta Fernando Torres (Chelsea).