Itxi

Futbola

4. multzoa

Oyarzabalek egindako golak Espainiak Danimarkaren aurka lortutako garaipena bideratu du (1-2)

Agentziak | EITB MEDIA

Zubimendik zelaia utzi behar izan zuen 70. minutuan, min hartuta. Multzoen fasea amaitzeko jardunaldi baten faltan, Espainiak ziurtatuta du bere multzoko lehen postua.

  • Mikel Oyarzabal, Danimarkaren aurka sartutako gola ospatzen. Argazkia: Efe.

    Mikel Oyarzabal, Danimarkaren aurka sartutako gola ospatzen. Argazkia: Efe.

Mikel Oyarzabalek 15. minutuan egindako golak Eapainiako selekzioak Danimarkaren aurka lortutako garaipena bideratu zuen, 4. multzoko bosgarren jardunaldiko partidan. Garaipen horri esker, Luis de la Fuentek zuzentzen duen taldeak ziurtatuta du bere multzoko lider izatea, multzoen fasea amaitzeko partida bakarraren faltan.

Europako egungo txapelduna final-laurdenetarako sailkatuta dago jada. Astelehenean, Tenerifen, azken jardunaldiko partida jokatuko dute, ezer jokoan ez dutela.

Espainia Danimarka baino gehiago izan zen. Oyarzabalek egindako golak lasaitasuna eman zien espainiarrei. Bigarren zatian, Ayozek bigarrena egin zuen, 58. minutuan. Neurketa bukatzear zela, 84.ean, Isaksenek 1 eta 2koa jarri zuen markagailuan.

Martin Zubimendi Realeko jokalariak zelaia utzi behar izan zuen 70. minutuan, min hartuta. Athleticeko Dani Vivianek partida osoa jokatu zuen, eta Nico Williams 70.ean zelairatu zen. Mikel Merinok, bestalde, 80 minutu jokatu zituen.

Fitxa teknikoa

1 - Danimarka: Schmeichel; Bah, Andersen, Vestergaard, Kristiansen (Dorgu, 87. min); Højbjerg, Nørgaard (Damsgaard, 61. min), Hjulmand; Grønbæk (Isaksen, 61. min), Højlund (Dolberg, 79. min), Eriksen (Skov Olsen, 79. min).

2 - Espainia: David Raya; Pedro Porro, Laporte, Vivian, Cucurella; Zubimendi (Casado, 70. min), Mikel Merino (Pedri, 80. min), Dani Olmo (Nico Williams, 70. min); Alex Baena (Fabian, 62. min), Ayoze (Morata, 69. min) eta Oyarzabal.

Golak: 0-1. 15. min: Oyarzabal; 0-2, 58. min: Ayoze; 1-2, 84. min: Isaksen.

Epailea: Rade Obrenovic (esloveniarra). Txartel horia atera die Nørgaard (33. min), Højbjerg (79. min), Andersen (90. min) eta Isaksen (90. min) danimarkarrei eta Oyarzabal (74. min) eta Morata (90. min) Espainiako selekzioko jokalariei.