Itxi

Futbola

Nazioen Liga

Paredes, berritasun nagusia Luis de la Fuenteren zerrendan

EITB MEDIA

Aitor Paredesekin batera, Espainiako hautatzaileak Athletic Clubeko beste bi jokalari sartu ditu deialdian (Dani Vivian eta Nico Williams), Realeko hiru (Alex Remiro, Martin Zubimendi eta Mikel Oyarzabal) eta Osasunako bat (Bryan Zaragoza).

  • Aitor Paredes, berritasun nagusia Luis de la Fuenteren zerrendan

    Aitor Paredes, berritasun nagusia Luis de la Fuenteren zerrendan Argazkia: EITB Media

Luis de la Fuentek Nazioen Ligako datozen partidetarako hautatu dituen jokalarien zerrenda jakinarazi du, eta Realeko, Athleticeko eta Osasunako hainbat jokalari daude bertan. Izan ere, Athleticeko hiru jokalari (Aitor Paredes, Dani Vivian eta Nico Williams), Realeko hiru (Alex Remiro, Martin Zubimendi eta Mikel Oyarzabal) eta Osasunako bat (Bryan Zaragoza) sartu ditu deialdian.

Horrela, Aitor Paredes jokalaria da berritasun nagusia Espainiako selekzioak azaroaren 15ean Danimarkaren aurka eta azaroaren 18an Suitzaren aurka jokatuko dituen partidetarako deitutakoen zerrendan.

Luis de la Fuenteren ohiko hamaikakoan aritu ohi diren jokalari garrantzitsuak lesionatuta daude, Unai Simon atezaina, Dani Carvajal eta Robin Le Normand atzelariak eta Rodri Hernandez erdilaria tartean. Pau Cubarsi, Aleix Garcia, Sergio Gomez eta Joselu Mato, berriz, deialditik kanpo utzi ditu hautatzaileak.

Paredesekin batera, Casado eta Samu dira Nazioen Ligako sailkapen faseko azken bi partidetarako deialdiko berritasunak, hautatzaileak lehenengoz deitu baititu lehen talderako.

Deitutakoen zerrenda

Atezainak: David Raya (Arsenal/ING), Alex Remiro (Reala) eta Robert Sanchez (Chelsea/ING).

Defentsak: Pedro Porro (Tottenham/ING), Oscar Mingueza (Celta), Aymeric Laporte (Al-Nassr/KSA), Dani Vivian (Athletic Club), Aitor Paredes (Athletic Club), Pau Torres (Aston Villa/ING), Marc Cucurella (Chelsea/ING) eta Alejandro Grimaldo (Bayer Leverkusen/ALE).

Erdilariak: Martin Zubimendi (Reala), Marc Casado (Bartzelona), Fabian Ruiz (PSG/FRA), Mikel Merino (Arsenal/ING), Alex Baena (Vila-real), Pedri (Bartzelona) eta Dani Olmo (Bartzelona).

Aurrelariak: Yeremy Pino (Vila-real), Lamine Yamal (Bartzelona), Mikel Oyarzabal (Reala), Nico Williams (Athletic Club), Ayoze Perez (Vila-real), Bryan Zaragoza (Osasuna), Alvaro Morata (Milan/ITA) eta Samu Omorodion (Porto/POR).