Futbola
Lagunarteko neurketak
Amaiur Sarriegi eta Lucia Garcia, Espainiako selekzioaren deialdian Kanada eta Italiaren aurkako partidetarako
EITB Media
Euskal Herriko bi jokalariak deitu ditu Montse Tome hautatzaileak Espainiak urriaren 25ean eta 29an jokatuko dituen lagunarteko neurketetarako.
-
Amaiur Sarriegi (Reala), Atletico Madrilen aurkako partida baten. Argazkia: EFE
Montse Tome Espainiako selekzioko hautatzaileak Kanadaren eta Italiaren aurkako lagunarteko partidetarako deialdia egin du. Espainiak Kanadaren kontra jokatuko du urriaren 25ean eta Italia izango du aurkari hilaren 29an.
Euskal Herriko bi jokalari daude deialdian: Amaiur Sarriegi Realeko futbolaria eta Mexikoko Rayadasen dagoen Lucia Garcia. Bestalde, Irene Paredes ez dago deialdian. Legazpikoak (Gipuzkoa) min hartu zuen Parisko Olinpiar Jokoetan eta ordutik jokatu gabe egon da. Paredes urriaren 13an itzuli zen zelaietara; Bartzelonarekin partida osoa jokatu zuen, F Ligako Espanyolen aurkako derbian.
Horrez gain, Athleticeko Adriana Nanclares atezaina eta Realeko Ana Tejada erdilaria ere deitu ditu Tomek.
Deialdia:
Atezainak: Cata Coll, Esther Sullastres eta Adriana Nanclares.
Defentsak: Ona Batlle, Laia Alexandri, Olga Carmona, Laia Codina, Jana Hernandez, Sheila Garcia, Maria Mendez eta Leila Ouahabi.
Erdilariak: Patri Guijarro, Teresa Abelleira, Alexia Putellas, Vicky Lopez, Ana Tejada eta Jennifer Hermoso.
Aurrelariak: Athenea, Lucia Garcia, Mariona Caldentey, Cristina Martin-Prieto, Alba Redondo eta Amaiur Sarriegi.