Itxi

Futbola

Derbia

F Ligako 10. jardunaldiko Reala-Athletic derbia azaroaren 17an jokatuko dute, igandez, Reale Arenan

EITB MEDIA

Partida 18:00etan hasiko da. Realak eta Athleticek ondo ekin diote txapelketari, eta, sei jardunaldiren buruan, hurrenez hurren bosgarren eta seigarren postuetan daude sailkapenean.

  • 2023-24ko Ligako Reala-Athletic derbiaren jokaldi bat. Argazkia: EFE.

    2023-24ko Ligako Reala-Athletic derbiaren jokaldi bat. Argazkia: EFE.

2024-25 denboraldiko F Ligako hamargarren jardunaldiari dagokion Reala-Athletic derbia azaroaren 17an jokatuko dute, igandez, 18:00etan, Ligak iragarri duenez, eta Realak aurreratu du Reale Arenan izango dela.

Realak eta Athleticek ondo ekin diote txapelketari; izan ere, sei jardunaldi jokatuta, Reala bosgarren postuan dabil sailkapenean, eta Athletic, ordea, seigarren tokian da. Realak lau garaipen daramatza jarraian, eta, guztira, hamabi puntu ditu; Athletic indartsu hasi zen Liga, eta, gerora, bolada txarragoan sartu zen, baina igandean, Ipuruan Eibar aurkari, garaipena eskuratu zuen berriro ere. Zuri-gorriek hamar puntu dituzte.

Horrenbestez, Reala-Athletic F Ligako derbia Reale Arenara bueltatuko da, azaroaren 17an, igandez.