Itxi

Futbola

F LIGA

Eibarren eta Athleticen arteko derbia, zuzenean, ETB2n eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

2024-2025 denboraldiko lehen derbia Ipuruan izango da, igandean, urriaren 13an, 12:00etan hasita, F Ligako seigarren jardunaldian.

  • Eibar vs Athletic Argazkia: EITB Media

    Eibar vs Athletic Argazkia: EITB Media

Eibarrek eta Athleticek F Ligako 2024-2025 denboraldiko lehen euskal derbia jokatuko dute igandean Ipuruan, 12:00etan hasita.

Bi taldeak nahiko parekatuta iritsi dira 6. jardunaldira. Zuri-gorriak 8. postuan daude F Ligako sailkapenean, 7 puntu dituztela; armaginak, ostera, 9. daude, puntu bat gutxiagorekin.

Derbia, bestalde, Athleticeko emakumezkoen taldearen historiako 700. partida izango da. 22 urte pasatu dira jada taldea estreinatu zenetik, 2002ko urriaren 6an jokatu baitzuen lehenengo partida, Lezaman, eta garaipen aipagarria eskuratu zuen Torrejon taldearen aurka, 7-1 nagusitu baitzen.

Ordutik, Ligako 631 partida, Erregina Kopako 51 eta Txapeldunen Ligako 17 jokatu ditu.

Neurketa zuzenean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, igandean, 12:00etan hasita.