Itxi

Futbola

EA Sports Liga

Las Palmasek Luis Carrion entrenatzailea kargugabetu du

Kanaria Handiko taldea EA Sports Ligako sailkapeneko azken postuan da, 3 punturekin, bederatzi jardunalditan partidarik irabazi gabe. Hala, bada, klubak Carrion kargugabetzea erabaki du, eta Diego Martinez Osasunako entrenatzaile ohiak hartuko du taldea.

  • Luis Carrion

    Luis Carrion. Argazkia: EFE

Las Palmasek Luis Carrion entrenatzailearen kargugabetu du, klubak jakinarazi duenez, urriaren 8an. Kanaria Handiko taldea EA Sports Ligako azken sailkatua da 3 punturekin eta salbazioa 5 puntura du. Diego Martinez Osasunako entrenatzaile ohiak hartuko du taldea zuzentzeko ardura.

Carrion uda honetan iritsi zen Las Palmasera, 2023-2024 denboraldiko Hypermotion Ligan Oviedorekin denboraldi bikaina egin ostean. Asturiaseko taldeak maila gorenera igotzeko play-offa jokatu zuen: finalerdietan Eibar kanporatu ondoren, igoera gertu izan zuen, baina ez zuen lortu, Espanyolen aurka galdu baitzuen azken kanporaketa.

2024-2025 denboraldian, Luis Carrionen aginduetara, Las Palmasek ez du partidarik irabazi EA Sports Ligan, orain arte jokatutako bederatzi jardunaldietan. Kanaria Handiko taldeak hiru neurketa berdindu eta sei galdu ditu orain arte. Las Palmas sailkapeneko azkena da.