Futbola
Nazioen Liga
Remiro, Zubimendi, Oyarzabal, Merino, Vivian eta Nico Williams, Luis de la Fuenteren zerrendan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Luis de la Fuentek Nazioen Ligako partidetarako hautatu dituen jokalarien zerrenda iragarri du. Espainiako selekzioak Danimarka eta Serbia izango ditu aurkari, urriaren 12an eta 15ean, hurrenez hurren.
-
Mikel Oyarzabal, Nico Williams eta Lamine Yamal gol bat ospatzen, Eurokopako finalean. EFE
Luis de la Fuentek Nazioen Ligako datozen partidetarako hautatu dituen jokalarien zerrenda jakinarazi du, eta Realeko eta Athleticeko hainbat jokalari daude bertan: Alex Remiro, Martin Zubimendi, Mikel Oyarzabal, Dani Vivian eta Nico Williams. Halaber, denboraldi honetan Arsenalen jokatzen ari den Mikel Merino ere deitu du.
Oro har, udan Eurokopa irabazi zuten jokalariak sartu ditu deialdian. Espainiako selekzioak Danimarkaren aurka jokatuko du urriaren 12an, Murtzian, eta Serbiaren kontra, urriaren 15ean, Kordoban.
Hautatutako jokalari guztiak urriaren 7an, goizean, bilduko dira Las Rozaseko instalazioetan, partida horiek prestatzen hasteko.