Itxi

Futbola

EA Sports Liga

Bartzelonak ofizial egin du Szczesnyren fitxaketa

EITB Media

Wojciech Szczesnyk Bartzelonaren atea babestuko du 2024-2025 denboraldi amaierara arte. Min hartuta dagoen Ter Stegen ordezkatuko du. Erretiroa hartu zuen udan, eta Juventus izan da bere azken taldea.

  • Wojciech Szczesny

    Wojciech Szczesny, Barça-Young Boys partida ikusten, Montjuiceko harmailetan. Argazkia: EFE

Bartzelonak Wojciech Szczesny fitxatu du 2024-2025 denboraldiaren amaierara arte. Min hartuta dagoen Marc Andre Ter Stegenen bajak utzitako hutsunea betetzeko iritsi da Poloniako atezaina.

Badirudi Ter Steenek zail izango duela denboraldia amaitu baino lehen itzultzea edo, behintzat, ez dela jokatzeko gai izango sasoi bukaerara arte. Hori dela eta, Barçak atezain bat fitxatu 'behar' izan du.

Szczesnyk 34 urte ditu eta erretiroa hartuta zegoen. Udatik darama jokatu gabe eta Juventus taldean aritu zen azkenengoz.