Itxi

Futbola

Emanaldia, 20:55ean

Rayo Vallecanoren eta Osasunaren arteko EA Sports Ligako partida, gaur, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en

EITB Media

ETB1en eta eitb.eus-en izango duzu ikusgai talde gorritxoak Vallecasekoari egingo dion bisita, EA Sports Ligako 5. jardunaldian. Neurketa zuzenean jarrai dezakezu, 20:55ean hasita. Horrez gain, 23:00etan, Sopela Pala Pro'24 txapelketako liga faseko 2. jardunaldia ere emango dugu.

0:20
Osasunaren partida bat

Gaur, irailak 16, eitb.eus-ek eta ETB1ek zuzenean eskainiko dute EA Sports Ligako 5. jardunaldiko Rayo Vallecanoren eta Osasunaren arteko partida. Emanaldia 20:55ean hasiko da. Norgehiagokaren kontakizunaz Jon Elortza arduratuko da, eta Oier Sanjurjo Osasunako kapitain ohia izango du lagun.

Hala, bada, Lehen Mailako gizonezkoen ligako partida bat zuzenean eskainiko du EITB Mediak, bi hamarkadaren ondoren. Gainera, telebistaz eta eta webguneaz gain, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere jarraitu ahal izango duzu.

Horrez gain, eitb.eus-en eta ETB1en ikusgai Pala Joko Sopela Pro'24 txapelketako liga faseko 2. jardunaldiko partida, Maldonado-Gordon vs Necol-Del Rio, 23:00etatik aurrera.