Itxi

Futbola

EH Kopa

Athleticek eta Realak EH Kopako finala jokatuko dute, igandean, Tolosan

EITB MEDIA

Partida Tolosako Berazuri zelaian jokatuko da, 16: 00etatik aurrera, eta zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.

  • Euskal Herria Kopa Argazkia: EITB Media

    Euskal Herria Kopa Argazkia: EITB Media

Athletic Clubek eta Realak igandean jokatuko dute Tolosako Berazubi zelaian (16.00) emakumezkoen Euskal Herria Kopako hamalaugarren edizioko finala, F Liga hasi aurretik bi taldeek jokatuko duten denboraldiaurreko azken testa. Partida, gainera, zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.

Irailaren 1ekoa izango da Athleticek eta Realak txapelketa honen finala jokatuko duten hamaikagarren aldia. Bederatzi garaipen ditu Athleticek (2011, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2023) eta hiru talde txuri-urdinak (2012, 2019 eta 2020).

Hitzordu horren ostean, bestalde, bi taldeek ligako lehen partida jokatuko dute larunbatean, hilaren 7an, eta biek bisitari gisa jokatuko dute. Athleticek Levanteren zelaian jokatuko du, eta Realak Sevillaren zelaian.