Futbola
Zozketa
Ajax eta Lazio Realarentzat, eta Erroma eta Slavia Praga Athleticentzat, aurkari indartsuenak Europa Ligan
L. E. A. | EITB MEDIA
Lehen partidak irailaren 25-26an jokatuko dira eta lehiak liga formatua izango du, final-zortzirenetara zeintzuk sailkatuko diren erabakitzeko. Finala San Mamesen izango da, maiatzaren 21ean.
-
Europa Ligako zozketa, Monakon. Argazkia: Efe.
Realak Amsterdameko Ajaxekin eta Laziorekin neurtuko ditu indarrak, besteak beste, Europa Ligako lehen fasean. Athleticek, berriz, Slavia Praga, AS Roma eta Fenerbahçe izango ditu aurkari, ostiral honetan Monakon egindako zozketaren arabera.
Realaren partidak:
Lazio-Reala
Reala-Ajax
Maccabi-Reala
Reala-Paok
Reala-Dinamo Kiev
Victoria Plsen-Reala
Reala-Anderletch
Niza-Reala
Athleticen partidak:
Erroma-Athletic
Athletic-Slavia Praga
Fenerbahçe-Athletic
Athletic-AZ Almaar
Ludogorets-Athletic
Athletic-Viktoria Plsen
Besiktas-Athletic
Athletic-Elfsborg
Berritasun gisa, orain arte multzoen fasea izandakoak formatu ezberdina izango du, eta orain 36 taldek osatutako liga izango da. Talde bakoitzak zortzi talderen aurka neurtuko ditu indarrak (lau partida etxean eta lau kanpoan). Lehen zortziak final-zortzirenetara igaroko dira zuzenean; bederatzigarren sailkatutik hogeita laugarrenera play-offetako kanporaketak jokatuko dituzte. Final-zortzirenetatik aurrera, kanporaketa modura erabakiko dira.
Partiden datak eta ordutegiak larunbat honetan iragarriko dira, hiri berdinetan jokatzen duten Txapeldunen Ligako eta Conference Leagueko taldeen egutegiekin bat ez egitea bermatzeko. Ordura arte, hauek dira lehiaketaren data ofizialak:
EGUTEGIA
LIGA:
1. jardunaldia: Irailak 25-26
2. jardunaldia: Urriak 3
3. jardunaldia: Urriak 24
4. jardunaldia: Azaroak 7
5. jardunaldia: Azaroak 28
6. jardunaldia: Abenduak 12
7. jardunaldia: Abenduak 23
8. jardunaldia: Abenduak 30
PLAY-OFFAK ETA KANPORAKETAK
Play-offak: Otsailak 13 eta 20
Final-zortzirenak: Martxoak 6 eta 13
Final-laurdenak: Apirilak 10 eta 17
Finalerdiak: Maiatzak 1 eta 8
Finala: Maiatzak 21, San Mamesen