Itxi

Futbola

2024-2025 F Liga

F Ligako euskal derbien datak

EITB Media

Athletic, Reala eta Eibar dira maila gorenean lehiatuko diren hiru euskal taldeak. Hemen kontsulta ditzakezu noiz ariko diren elkarren aurka 2024-2025 denboraldian.

  • Athletic Club vs Reala

    2023-2024 F Ligako Athletic Club vs Reala euskal derbiko irudia. Argazkia: @AthleticClubFem

2024-2025 F Liga irailaren 7an hasi eta maiatzaren 18an bukatuko da. Athletic, Reala eta Eibar izango dira maila gorenean lehiatuko diren hiru euskal taldeak. Jada, publikatu dute egutegia.

Euskal derbiei dagokienez, lehena 6. jardunaldian jokatuko dute Eibarrek eta Athleticek, urriaren 12ko asteburuan, Ipuruan. Sasoiko bigarren derbian Reala eta Athletic lehiatuko dira Anoetan, azaroaren 17ko astebuiruan, 10. jardunaldian. Horrez gain, lehen itzuliko azken derbian Eibar eta Reala ariko dira nor baino nor gehiago, abenduaren 7ko asteburuan, Ipuruan, 12. jardunaldiari dagokion partidan.

Bestalde, bigarren itzuliko lehen euskal derbia Athleticek eta Eibarrek jokatuko dute otsailaren 1eko asteburuan, 17. jardunaldian, San Mamesen. Handik gutxira, Katedralak Athleticen eta Realaren arteko lehia hartuko du otsailaren 15eko asteburuan, 19. jardunaldian. Denboraldiko azken euskal derbian Realak eta Eibarrek neurtuko dituzte indarrak Anoetan, apirilaren 19ko asteburuan, 26. jardunaldian.

2024-2025 F Ligako euskal derbi guztiak:

Urriak 12-13 (6. jardunaldia): Eibar - Athletic Club

Azaroak 16-17 (10. jardunaldia): Reala - Athletic Club

Abenduak 7-8: (12. jardunaldia): Eibar - Reala

Otsailak 1-2 (17. jardunaldia): Athletic Club - Eibar

Otsailak 15-16 (19. jardunaldia): Athletic Club - Reala

Apirilak 19-20 (26. jardunaldia): Reala - Eibar