Itxi

Futbola

2024-2025 F Liga

Levante-Athletic Club, Sevilla-Reala eta Eibar-Betis, F Ligako lehen jardunaldiko partidak

2024-2025 F Liga irailaren 7an hasi eta maiatzaren 18an amaituko da. Zuri-gorriek eta txuri-urdinek etxetik kanpo ekingo dio denboraldiari; armaginek, aldiz, Ipuruan ekingo diote sasoiari.

  • F Ligako 1. jardunaldiko partidak. Argazkia: RFEF

    F Ligako 1. jardunaldiko partidak. Argazkia: RFEF

2024-2025 F Ligako egutegia zozkatu da astelehen honetan, abuztuaren 19an, Espainiako Futbol Federazioaren Las Rozaseko (Madril) egoitzan. Txapelketa irailaren 7an hasi eta maiatzaren 18an amaituko da.

Athletic, Reala eta Eibar dira Lehen Mailako euskal ordezkariak. Athleticek Levanteren etxean ekingo dio denboraldiari, Realak Sevillari egingo dio bisita eta Eibarrek Betis hartuko du etxean, Ipuruan.

Lehen euskal derbia urriaren 13ko asteburuan jokatuko dute Eibarrek eta Athleticek, Ipuruan, 6. jardunaldian. Armaginen zelaiak beste euskal derbi bat ere hartuko du lehen itzulian, 12. jardunaldian Eibarren eta Realaren arteko lehia han jokatuko baita abenduaren 8ko astburuan.

Zuri-gorrien eta txuri-urdinen arteko euskal derbiak 10. eta 19. jardunaldietan jokatuko dira. Lehen itzulian, azaroaren 17ko asteburuan, Reala eta Athletic nor baino nor gehiago ariko dira Anoetan; bigarren itzulian, aldiz, Athleticek Reala hartuko du San Mamesen, otsailaren 16ko ateburuan.

Otsailaren 2ko asteburuan, 17. jardunaldian, izango da Athleticen eta Eibarren arteko neuketaren txanda, San Mamesen. Denboraldiro azken euskal derbia Anoetan jokatuko dute Realak eta Eibarrek apirilaren 20ko asteburuan, 26. jardunaldian.

Azken jardunaldian, hiru euskal taldeek etxetik kanpo jokatuko dute: Bartzelona izango du aurkari Athleticek, Teneriferi egingo dio bisita Realak eta Sevillak Eibar hartuko du.

F Ligako 1. jardunaldia (irailak 7-8):

Atletico Madril - Granada

Madril CFF - Costa Adeje Tenerife

Deportivo Abanca - Bartzelona

Espanyol - Real Madril

Levante UD - Athletic Club

Valentzia - Levante Badalona

Eibar - Betis

Sevilla - Reala

F Ligako 30. eta azken jardunaldia:

Atletico Madrill - Levante Badalona

Granada - Levante UD

Bartzelona Athletic Club

Espanyol - Betis

Valentzia - Real Madril

Costa Adeje Tenerife - Reala

Sevilla - Eibar

Madril CFF - Deportivo Abanca