Futbola
Lagapenak
Hugo Rinconek eta Victor Paradak Mirandesen jokatuko dute utzita
I. G. | eitb media
Biek jokatuko dute Hypermotion Ligan Miranda de Ebroko taldean.
-
Victor Parada. Argazkia: Alaves
Hugo Rincon Athleticeko harrobiko jokalariak eta Victor Parada Alaveseko jokalariak utzita jokatuko dute Mirandesen datorren denboraldian.
Rincon, joan den asteartean Athleticekin zuen kontratua 2028ra arte luzatu zuena, Miranda de Ebroko taldera aterako da utzita Hypermotion Ligan aurrera egiten jarraitzeko.
Paradak 2026ra arte berritu zuen Gasteizko taldearekin. Oso paper nabarmena izan zuen aurreko denboraldian Arabako bigarren taldean, 27 partida jokatu eta gol bat sartu baitzuen.