Itxi

Futbola

EA Sports Liga

EITBk Lehen Mailako euskal taldeek astelehenetan jokatuko dituzten partidak emango ditu, zuzenean

EITB MEDIA

21:00etan hasiko dira, eta ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai.

  • Ral Garcia de Haro eta Ander Herrera, Euskal Herria Txapelako finalean. Argazkia: EFE.

    Ral Garcia de Haro eta Ander Herrera, Euskal Herria Txapelako finalean. Argazkia: EFE.

EITBk, 2024-25 denboraldian, Lehen Mailako euskal taldeek astelehenetan jokatuko dituzten partidak emango ditu, zuzenean. Neurketak 21:00etan hasiko dira, eta ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai.

Horrenbestez, Lehen Mailako futbola bueltan da EITBn, bi hamarkadaren buruan. Jardunaldi bakoitzean, beti jokatzen dute partida bat astelehenean; norgehiagoka horretan Alaves, Athletic, Osasuna edo Reala tartean izango direnean, zaleek ETB1en eta eitb.eus-en ikusteko aukera izango dute.

2024-25 denboraldiko EA Sports Liga abuztuaren 15ean hasiko da. Urritik aurrera, Winter Series Txapelketa hasiko dela kontuan izanik, euskal talderen batek astelehenean jokatuko duen bakoitzean honelakoa izango da programazioa: lehenik, futbol norgehiagoka; hori amaituta, zesta puntakoa.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
06 Zuzenean 17:05 - 21:00 PILOTA | Buruz Burukoa: Jaka vs P. Etxeberria
06 Zuzenean 19:15 - 21:00 TXIRRINDULARITZA | 2025eko Itzuliko taldeen aurkezpena

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen