Itxi

Futbola

PARIS 2024, FÚTBOLA

Espainiak Brasil garaitu eta multzoko lehen postuan sailkatu da final-laurdenetara (0-2)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Lucia Garciak sartu du partidako lehen gola, baina baliorik gabe utzi dute, Patri Guijarrok baloia jokoz kanpo luzatu zuelako.

  • Lucia Garcia, Brasilen aurkako partidan. Argazkia: EFE

    Lucia Garcia, Brasilen aurkako partidan. Argazkia: EFE

Espainiako emakumezkoen futbol selekzioak 0-2 irabazi dio Brasili asteazken honetan, Joko Olinpikoetako C multzoko azken jardunaldian, Athenea del Castillok eta Alexia Putellasek sartutako golei esker eta lehen fasean dena irabaziz egin du aurrera txapelketan.

Lucia Garciak sartu du partidako lehen gola, baina baliorik gabe utzi dute, Patri Guijarrok baloia jokoz kanpo luzatu zuelako.

Brasilek hasieran izan duen erritmoa izugarria izan da. Lehen etorrera Espainiakoa izan bada ere, Arthur Eliasen taldea kontraerasoekin baliatu da. Hala ere, baloiaren zirkulazioak eta Espainiako lerroen arteko jokoak beste erritmo eta arintasun bat izan du.

Atsedenaldiaren atarian, Brasil jokalari bat gutxiagorekin geratu da, Martari txartel gorria atera diotelako.

Atsedenaldiaren ostean, Espainiak goian sakatzen jarraitu du, eta saria 68. minutuan iritsi da, Athenearen golarekin. 0-2koa Alexia Putellasek jarri du, berriz ere golegile, luzapenean.

Fitxa teknikoa:

0 – Brasil: Lorena; Antonia Silva, Tarciane, Lauren, Tamires (Yasmim, 61. min); Ludmila da Silva (Gabrielle, 55. min), Duda Sampaio (Ana Vitoria, 61. min), Yaya (Gabi Nunes, 87. min), Marta; Kerolin (Jheniffer, 62. min) eta Adriana.

1 – Espainia: Cata Coll (Misa Rodríguez, 75. min), Ona Batlle, Laia Codina, Laia Aleixandri, Olga Carmona, Tere Abelleira, Patri Guijarro (Alexia Putellas, 59. min), Jenni Hermoso (Aitana Bonmati, 59. min), Athenea del Castillo, Lucia Garcia (Mariona Caldentey, 45. min) eta Eva Navarro (Salma Paralluelo, 45. min).

Golak: 0-1, 68. min: Athenea. 0-2, 106. min: Alexia.

Epailea: Espen Eskas (Norvegia). Txartel horia atera die Arthur Elias eta Montse Tome espainiarrei eta txartel gorriarekin kanporatu du Marta brasildarra.

Alemaniak aise garaitu du Zambia (1-4)

Bibiane Schulzeren Alemaniako selekzioa ere garaile atera da 1-4ko emaitzarekin Zambiaren aurkako partidan. Athleticeko jokalariak partida osoa jokatu du.