Itxi

Futbola

Fitxaketa

Xeber Alkainek Alaves utzi eta Eibarren jokatuko du 2026ra arte

EITB MEDIA

Hondarribiko aurrelariak armaginen eskuin hegala indartuko du, babazorroekin bi denboralditan jokatu ondoren.

  • Xeber Alkain Osasunaren aurkako partida batean. Argazkia: EFE

    Xeber Alkain Osasunaren aurkako partida batean. Argazkia: EFE

Xeber Alkain gipuzkoarra 2026ko ekainera arte fitxatu du Eibarrek, jokalariarekin eta Alavesekin akordioa lortu ondoren, azken bi denboraldietan bertan jokatu baitu.

Alkainek Realaren bigarren taldean egin zuen debuta futbol profesionalean, eta 2020-2021 denboraldian Bigarren Mailara igotzea lortu zuen talde horrekin. 21-22an Hypermotion Ligan jokatu zuen Realaren bigarren taldearekin. 38 partida jokatu zituen eta 9 gol sartu zituen.

Azken bi denboraldietan Alavesen aritu da Lehen eta Bigarren Mailan, 44 partida eta 4 goleko balantzearekin.