Itxi

Futbola

Olinpiar Jokoak

Espainiak lehen aldiz irabazi du Olinpiar Jokoetan, Japonia garaituz (2-1)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Aitana Bonmatiren eta Mariona Caldenteyren golei esker lortu du Japoniaren aurka kontrako emaitzari buelta ematea.

  • Oihane Hernandez, gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Oihane Hernandez, gola ospatzen. Argazkia: EFE

Espainiak bere lehen garaipena lortu du ostegun honetan Olinpiar Jokoetan, Japoniaren aurka kontrako emaitzari buelta emanda, Aitana Bonmatiren eta Mariona Caldenteyren golekin (2-1).

Espainia izan da aurkariaren atera hurbiltzen lehena, baina Japonia hurrengo jokaldian hurbildu da eta askoz sendoagoa izan da.

Cata Collen irteera txar baten ondoren, Fujinok eskuadran bertan jarri du baloia, japoniarrak aurretik jartzeko (0-1).

Bederatzi minutura, Aitanak Athenearen asistentzia jaso du partida berdintzeko (1-1). Espainia kolpetik suspertu da eta partida menderatzen hasi da.

Aldageletatik pasa ondoren, 74. minutuan, Mariona nahi bezala mugitu da area barruan 2-1ekoa egiteko.

 

Fitxa teknikoa:

2 – Espainia: Cata Coll; Ona Batlle, Irene Paredes, Laia Aleixandri, Olga Carmona (Oihane Hernandez, 60. min); Aitana Bonmatí, Patri Guijarro (Tere Abelleira, 82. min), Alexia Putellas (Jenni Hermoso, 68. min); Athenea del Castillo (Lucía Garcia, 82. min), Salma Paralluelo eta Mariona Caldentey.

1 – Japonia: Ayaka Yamashita; Moeka Minami, Saki Kumagai, Toko Koga (Miyabi Moriya, m.90); Risa Shimizu (Hana Takahashi, m.69), Hinata Miyazawa, Kiko Seike (Maika Hamano, 46. min), Aoba Fujino; Fuka Nagano, Mina Tanaka (Remina Chiba, 80. min) eta Yui Hasegawa.

Golak: 0-1, 13. min: Fujino. 1-1, 22. min: Aitana. 2-1, 74. min: Mariona.

Epailea: Bouchra Karboubi (Maroko). Txartel horia atera die Patri Guijarro eta Irene Paredes jokalariei.

Alemaniak Australia garaitu du (3-0)

Bibiane Schulze Athleticeko jokalariak jokatzen duen Alemaniako selekzioak ere 3-0 irabazi du Australiaren aurkako partida, Hegering, Schuller eta Branden golekin.

24. minuturako, alemaniarrek aurrea hartu dute markagailuan eta partidaren jabe izan dira. Bigarren zatia hasi eta gutxira, beste bi golak bata bestearen atzetik iritsi dira, 64. eta 68. minutuetan, garaipena ixteko.