Itxi

Futbola

EA Sports Liga

EA Sports Ligako 3. jardunaldiko Reala-Alaves derbia abuztuaren 28an jokatuko dute, asteazkenez, 21:30ean

EITB MEDIA

Reale Arenan izango da 2024-25 denboraldiko lehenengo euskal derbia. Ligak txapelketako bigarren, hirugarren eta laugarren jardunaldietako ordutegiak iragarri ditu.

  • Reala-Alaves derbia, 2023-24ko Ligan, urtarrilean jokatu zuten; irudian, jokaldi bat. Argazkia: EFE.

    Reala-Alaves derbia, 2023-24ko Ligan, urtarrilean jokatu zuten; irudian, jokaldi bat. Argazkia: EFE.

2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 3. jardunaldiko Reala-Alaves derbia abuztuaren 28an jokatuko dute, asteazkenez, 21:30ean, Ligak ostegunean iragarri duenez. Reale Arenan izango da, horrenbestez, denboraldiko lehenengo euskal derbia, eta derbi horrek badu baieztatuta noiz izango den; izan ere, Ligak txapelketako bigarren, hirugarren eta laugarren jardunaldietako ordutegiak iragarri ditu.

Hona hemen zein egunetan eta ordutan jokatuko dituzten EA Sports Ligako 2. jardunaldiko partidak, abuztuaren 23tik hilaren 25era bitartean:

Abuztuaren 27an hasiko da 3. jardunaldia, eta hilaren 29an amaitu. Astean zeharreko lehenengo jardunaldia izango da, eta Reala-Alaves derbia du aurreikusita:

4. jardunaldia abuztuaren 31n eta irailaren 1ean jokatuko dute, eta ordutegi hauek izango ditu: