Itxi

Futbola

EUROKOPA 2024

Frantzia final-laurdenetan da, Belgikaren aurka sufritutako garaipena lortuta (1-0)

Agentziak | EITB MEDIA

Deschampsen taldeak zorioneko jokaldi batean lortu garaipenaren gola, 85. minutuan, Verthonghen belgikarrak, errebote batean, balia bere atean sartu duenean.

  • Frantziako jokalariak, final-laurdenetara pasea ospatzen

    Frantziako jokalariak, final-laurdenetara pasea ospatzen. Argazkia: Efe.

Frantziako selekzioa 2024ko Eurokopako final-laurdenetarako sailkatu da, Jan Verthonghenek bere atean egindako golari esker. Zorigaiztoko jokaldia izan da belgikarrentzat, eta zorionekoa frantziarrentzat, 85. minutuan Randal Kolo Muanik jaurtiketa egin, eta baloiak, kanpora zihoala, Verthonghen belgikarra jo eta ate barrura sartu denean.

Aurretik Mike Maignan frantziarren atezainak bi geldiketa bikain egin behar izan ditu Belgikako selekzioaren gola saihesteko.

Didier Deschampsen taldea gehiago izan da puntuetara, baina azken minutuetara arte itxaron behar izan du belgikarren harresia bota ahal izateko. Ordura arte, gola egiteko aukerak izan diuzte, baina azken errematean asmatzea falta izan zaie.

Belgikak ez du asko arriskatu partida osoan, eta 85.minutuan hartutako golaren ostean ere ez du min egiteko gaitasunik erakutsi. Horrela, Frantziari nahikoa izan zaio zorioneko kolpe horrekin, hurrengo kanporaketara pasatzeko. Kylian Mbappe izarrak bere maila onenetik urrun jarraitzen du.

Frantziak astelehen gauean jokatuko den Portugal-Eslovenia partidako irabazlea izango du aurkari.

Fitxa teknikoa:

1 - Frantzia: Maignan; Kounde, Upamecano, Saliba, Theo Hernández; Kante, Tchouameni, Rabiot; Griezmann; Marcus Thuram (Kolo Muani, 62. min), Mbappe.

0 - Belgika: Casteels; Castagne (De Keteleare, 88. min), Faes, Verthonghen, Theate; Carrasco (Lukebakio, 88. min), Onana, De Bruyne, Doku; Openda (Mangala, 64. min), Lukaku.

Gola: 1-0, 85. min: Verthonghen, bere atean.

Epaila: Glenn Nyberg (Suedia). Txartel horia atera die Frantziako Tchouameni (15. min), Griezmann (23. min) eta Rabiot (24. min) eta Vertonghen belgikarrari (75. min).