Futbola
Eurokopa 2024
Espainiak Georgia gainditu du eta Alemaniarekin neurtuko ditu indarrak final-laurdenetan
EITB MEDIA
Espainiak Georgia gainditu du eta Alemaniarekin neurtuko ditu indarrak final-laurdenetan
-
Le Normand, partidako jokaldi batean. Argazkia: Efe.
Espainiak 2024ko Eurokopako final-laurdenak jokatuko ditu Alemaniaren aurka, final-zortzirenetan Georgiari 4-1 irabazita.
Lehen zatian, Georgiak gauzak hankaz gora jarri ditu Le normandek 18. minutuan bere atean egindako golarekin (0-1). Inork gutxik espero zuen georgiarrak aurretik jartzea. Bainaatsedenaldirako sei minuturen faltan, Rodrik ezkerrez gola egin eta banakoa ezarri du markagailuan. Espainiarrek egindako hamahirugarren errematea izan da, Lusi de la Fuenteren taldea nagusi izan baita, nabarmen, lehen 45 minutuetan.
Espainiaren etengabeko erasoei erantzuteko, Mamardashvili atezainak lan handia izan du, eta bikain aritu da bere atea defendatzen lau geldiketekin, Espainiaren lehen gola iritsi den arte.
Nico Williamsen gola
Bigarren zatia hasi eta berehala 2-1ekoa iritsi da, Fabianen eskutik. 3-1ekoa, 75.ean, Nico Williamsek sartu du erasoko jokaldi azkar batean, eta Williamsanai txikiak erremate bikaina egin du Georgiako atezaina gaindituz.
Eta 75.ean Olmok 4-1ekoa sinatu du, Espainiako selekzioari final-laurdenetarako txartela emanez. Alemania izango da De la Fuenteren talderen aurkaria, uztailaren 5ean, Stuttgarten 18:00etatik aurerra jokatuko den partidan.
Fitxa teknikoa
4 - Espainia: Unai Simon; Dani Carvajal (Jesus Navas, 81. min), Laporte, Le Normand, Cucurella (Grimaldo, 66. min); Rodri, Fabian (Mikel Merino, 81. min), Pedri (Dani Olmo, 52. min); Lamine Yamal, Nico Williams eta Alvaro Morata (Oyarzabal, 66. min).
1 - Georgia: Mamardashvili; Kakabadze, Gvelesiani (Kvekveskiri, 79. min), Kashia, Lochoshvili (Tsitaishvili, 63. min), Dvali; Chakvetadze (Davitashvili, 63. min), Kochorashvili, Kiteishvili (Altunashvili, 41. min); Mikautadze (Zivzivadze, 79. min) eta Kvaratskhelia.
Golak: 0-1, 18. min: Le Normand, beer atean. 1-1, 39. min: Rodri. 2-1, 51. min: Fabian. 3-1, 75. min: Nico Williams. 4-1, 83. min: Dani Olmo.
Epailea: François Letexier (FRA). Txartel horia atera die Espainiako Morata jokalariari (44. min); eta Georgiako Davitashviliri (71. min).