Futbola
7 hilabeteren ostean
Markel Zubizarretak Espainiako Federazioko Emakumezkoen Futboleko zuzendari kargua utziko du
EITB Media
Gipuzkoarrak jakinarazi du kargua uzteko erabakia hartu duela, klub baten eskaintza onartzeko. 2023ko azaroaren 23an ekin zion Espainiako Futbol Federazioko Emakumezkoen Futboleko zuzendari lanari.
-
Markel Zubizarreta. Argazkia: EITB Media
Markel Zubizarretak iragarri du Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) Emakumezkoen Futboleko zuzendari kargua utziko duela ekaina amaituta. 2023ko azaroan hartutako postuari uko egin dio, klub baten eskaintza onartzeko.
"Erabakia hartzea zaila eta oso konplexua izan da, eta, nire aldetik, familiaren testuinguruari eta hazkunde pertsonalaren mailari erreparatuta, uko egin ezin diodan klub baten eskaintza onartu dut. Oso zaila izan da, baina ezinezkoa izan da ezetz esatea ", adierazi du Zubizarretak prentsaurrekoan.
Markel Zubizarreta 2023ko azaroaren 23an iritsi zen Espainiako Ftbol Federaziora, emakumezkoen futbola hobetzeko erakundeak bere gain hartutako aldaketen barruan. Lehenago, Bartzelona taldean ibili zen.