Itxi

Futbola

EA Sports Liga

Athleticek, Alavesek, Osasunak eta Realak abuztuaren 15ean, 16an, 17an eta 18an ekingo diote EA Sports Ligari

EITB MEDIA

Lau euskal taldeek 19:00etan jokatuko dute, lehenengo jardunaldian: Athletic-Getafe partida abuztuaren 15ean izango da, Alaves hilaren 16an arituko da Vigon, Osasunak hilaren 17an jokatuko du Leganesen aurka Sadarren, eta Reala-Rayo Vallecano neurketa hilaren 18rako iragarri dute.

  • Athletic-Getafe partida denboraldiko aurrenekoa izango da. Argazkia: EFE.

    Athletic-Getafe partida denboraldiko aurrenekoa izango da. Argazkia: EFE.

Ligak ofizial egin du, ostegunean, zein egunetan jokatuko dituzten 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako lehenengo jardunaldiko partidak, eta zer ordutegi izango dituzten neurketa horiek. Txapelketan lehiatuko diren lau euskal taldeei dagokienez, Athleticek, Alavesek, Osasunak eta Realak abuztuaren 15ean, 16an, 17an eta 18an ekingo diote Ligari, 19:00etan kasu guztietan.

Hain zuzen ere, Liga berriaren lehenengo partida San Mamesen jokatuko duten Athletic-Getafe izango da, abuztuaren 15ean, ostegunez, 19:00etan; biharamunean, hilaren 16an, ostiralez, 19:00etan ere, Celta-Alaves norgehiagoka izango da Abanca-Balaidosen; larunbatean, hilaren 17an, 19:00etan, Sadarren, Osasuna eta Leganes arituko dira nor baino nor gehiago; eta igandean, abuztuaren 18an, Reale Arenan, 19:00etan, Reala-Rayo Vallecano neurketa jokatuko dute.