Itxi

Futbola

Eurokopa 2024

Alemaniak eta Suitzak bana egin dute, A multzoko lehenengo bi postuak eskuratzeko

EITB MEDIA

Suitzarrak markagailuan aurretik izna dira partidako 92. minutuan Füllkrugek alemaniarren gola egin duen arte. Multzaoko beste partidan, Hungaria Eskoziari gailendu zaio, partidaren luzapenean.

  • Alemania eta Suitza, A multzoko lehenenego bi taldeak

    Alemania eta Suitza, A multzoko lehenenego bi taldeak. Argazkia: Efe.

Alemaniak A multzoko lehen postuan amaitu du multzoen fasea, Suitzaren aurka azken minutuetan bana eginda, multzoen faseko hirugarren eta azken jardunaldian.

Ndoyek aurretik jarri ditu suitzarrak 28. minutuan Freulerrek ezkerretik egindako erdiraketa bat aprobetxatuta, Jamal Musialak baloia galdu ostean.

Aurretik, 17. minutuan, epaileak baliorik gabe utzi du Robert Andrichen gola, VARean jokaldia aztertu ondoren, Musialak urretik falta egin duela adierazita.

Bigarren zatian, Vargasek 2-0ekoa egin du, baina epaileak baliorik gabe utzi du, jokoz kanpoko posizioan zegoela erabakita. Gol horrek multzoko lidergoa ziurtatzen zien suitzarrei. Eta 92 minutuan, Füllkrug jokalariak lidertza itzuli die alemaniarrai markagailuan banakoa jarrita.

Fitxa teknikoa

1 - Suitza: Sommer; Schar, Akanji, Rodríguez; Widmer, Freuler, Xhaka, Aebischer; Rieder (Vargas, 65. min); Ndoye (Amdouni, 65. min), Embolo (Duah, 65. min).

1 - Alemania: Neuer; Kimmich, Rüdiger, Tah, Mittelstädt; Andrich (Beier 66. min), Kroos; Gündogan; Musiala (Füllkrug, 76. min), Wirtz (Sané, 76. min); Havertz.

Golak: 1-0: min 29. min, Ndoye. 1-1: min 92. min, Füllkrug.

Hungariaren garaipena

A multzoko beste partidan, Hungariak Eskozia gainditu du, Kevin Csobothek 100. minutuan sartutako gol bati esker. Ondorioz, Hungariak multzoko hirugarren postua kendu die eskoziarrei.

Fitxa teknikoa

0 - Escozia: Gunn; Ralston (Mclean, 83. min), Hendry, Hanley, McKenna, Robertson; McGinn (Armstrong, 76. min), Gilmour (Christie, 83. min), McGregor, McTominay; Adams (Shankland, 76. min).

1 - Hungaria: Gulacsi; Bolla (Csoboth, 86. min), Botka, Orban, Dardai (Szallai, 74. min), Kerkez (Z. Nagy, 86. min); Styles (Nagy, 61. min), Schäfer; Sallai, Szoboszlai, B. Varga (Martin Adam, 74. min).

Gola: 0-1, m.100: Csoboth.