Itxi

Futbola

Eurokopa 2024

Portugal final-zortzirenetara sailkatu da, Turkiari gailenduta (0-3)

Agentziak | Erredakzioa

Portugaldarrek F multzoko lehenengo postua ziurtatu dute. Multzoko beste partidan, Georgiak eta Txekiar errepublikak bana egin dute eta final-zortzirenetan sartzeko aukerekin jarraitzen dute.

  • Portugaleko jokalariak Turkiari egindkao goletako bat ospatzen

    Portugaleko jokalariak Turkiari egindkao goletako bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Portugalek garaipen erosoa lortu du Turkiaren aurka, F multzoko bigarren jardunaldian eta, ondorioz, Cristiano Ronaldoren taldeak final-zortzirenetarako txartela ziurtatu du, eta multzoko lehen postua.

Lehen gola partidako 21. minutuan iritsi da. Leaok baloia erdiratu du eta Bernardo Silvak ezkerrez jo du Altay Bayindir atezaina gaindituz.

0 eta 2koa opari galanta izan da. Samet Akaydinek baloia bere atean sartu du, Cristiano Ronaldo Bernardo Silvari pase bat gaizki egitea aurpegiratzen ari zitzaion bitartean.

Hirugarrena bigarren zatian iritsi da, norgehiagokako 55. minutuan, hain zuzen. Cristiano Ronaldo bakar-bakarrik geratu da atezainaren aurrean eta berak gola egin beharrean Bruno Fernandesi eman dio pasea, honek baloia turkiarren atean sartzeko. Ronaldok marka berri bat hausteko aukerari uko egin dio (Eurokopako golegile beteranoena izateari). Hala ere, Roinaldok Karel Poborskiren marka berdindu du, Eurokopako asistente onenen zerrendan.

Fitxa teknikoa

0 - Turkia: Altay Bayindir; Zeki Çelik, Samet Akaydin, Abdülkerim Bardakci, Ferdi Kadioglu; Hakan Çalhanoglu, Kaan Ayhan (Ismail Yuksek, 58. min); Yunus Akgun (Arda Güler, 70. min), Orkun Kokçu (Yacizi, 46. min), Kerem Akturkoglu (Kenan Yildiz, 58. min); eta Baris Alper Yilmaz.

3 - Portugal: Diogo Costa; Cancelo (Nelson Semedo, 68. min), Ruben Dias, Pepe (Antonio Silva, 83. min), Nuno Mendes; Bruno Fernandes, João Palhinha (Ruben Neves, 46. min), Vitinha (Joao Neves, 89. min); Bernardo Silva, Cristiano Ronaldo eta Leão (Neto, 46. min).

Golak: 0-1, 21. min: Bernardo Silva. 0-2, 28. min: Samet Akaydin, bere atean. 0-3, 55. min: Bruno Fernandes.

Epailea: Felix Zwayer (Alemania). Txartel horia atera die Turkiako Bardacki (24. min) eta Samet Akaydin (42. min) jokalariei eta Portugaleko Leao (39. min) eta Palhinha (45. min).

 

Berdinketa Georgia eta Txekiar errepublikaren artean

Giorgio Mamardashvili izan da Georgia eta Txekiar errepublikaren arteko partidako izar nagusia. Valentzia taldeko atezainak zortzi geldiketa bikain egin ditu eta horri esker bere taldea bizirik atera da Txekiarren aurkako partidatik.

Partidako lehenengo gola Georgiakoek egin dute. Korner batek Hranac txekiarraren eskuan jo du eta epaile alemaniarra VARetik deitu dute jokaldia berriro ikusteko. Jokaldia aztertu eta penaltia adierazi du. Mikautadzek jaurti du, bere taldea 1-0 aurreratzeko.

Banakoa 59. minutuan iritsi da, Lingreren burukadak zutoinean jo du eta errebotea Schicki iritsi zaio, baloia ate barrua sartzeko.

Fitxa teknikoa:

1 - Georgia: Mamardashvili; Tsitaishvili (Lochosvili, 62. min), Kverkvelia, Kashia, Dvali, Kakabadze; Davitashvili (Chakvetadze, 62. min), Kochorashvili, Mikautadze (Kvilitalia, 83. min); Kvaratskhelia (Lobajnidze, 83. min), Mekvabishvili.

1 - República Checa: Stanek; Holes, Hranác, Krejcí; Coufal, Provod (Barak, 82. min), Soucek, D. Jurásek (Sevcik, 82. min); Cerny (Lingr, 55. min), Schick (Chytil, 68. min), Hlozek (M. Jurasek, 55. min).

Goles: 1-0, m. 48+: Mikautadze, de penalti. 1-1, m. 59: Schick.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
30 09:30 - 14:30 TXIRRINDULARITZA | L. Gorlako Igoera
15 11:15 - 11:45 ''HELMUGA'' saioa
30 12:00 - 14:00 SASKIBALOIA | Lointek Gernika vs Kutxabank Araski
30 15:10 - 16:30 PILOTA | ETB Kantxa Solasean: Binakako finalari buruzko saio berezia
30 16:00 - 18:00 EHF EUROPA LIGA | Final-laurdenak: HSG Blomberg-Lippe vs Super Amara Bera Bera
30 16:30 - 20:00 PILOTA | Binakako finala: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II
31 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic vs Osasuna partidako laburpena

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen