Itxi

Futbola

EA Sports Liga

Hauek dira 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako euskal derbi guztiak

EITB MEDIA

Kontsulta noiz jokatuko dituzten, txapelketako hurrengo ekitaldian, hamabi euskal derbiak; lehenengoa hirugarren jardunaldian izango da, Reale Arenan: Reala eta Alaves arituko dira nor baino nor gehiago. Azken jardunaldian Alaves-Osasuna izango da, Mendizorrotzan, eta hori erabakigarria izan liteke.

  • Javi Lopez eta Take Kubo, Mendizorrotzan. Argazkia: EFE.

    Javi Lopez eta Take Kubo, Mendizorrotzan. Argazkia: EFE.

2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako egutegia asteartean zozkatu dute. Txapelketa abuztuaren 18ko asteburuan hasiko da (igandea da egun hori), eta, aurreko denboraldian ere gertatu zenez, Euskal Herriko lau talde lehiatuko dira: Alaves, Reala, Osasuna eta Athletic. Hortaz, zaleok hamabi euskal derbi ikusi ahalko ditugu; hona hemen noiz jokatuko dituzten:

Lehen itzulia (data eta ordu zehatzak ez dituzte baieztatu)

3. jardunaldia (abuztuak 28, asteazkena): Reala-Alaves

11. jardunaldia (urriak 27, igandea): Reala-Osasuna

14. jardunaldia (azaroak 24, igandea): Athletic-Reala

16. jardunaldia (abenduak 8, igandea): Osasuna-Alaves

17. jardunaldia (abenduak 15, igandea): Alaves-Athletic

18. jardunaldia (abenduak 22, igandea): Osasuna-Athletic

Bigarren itzulia (data eta ordu zehatzak ez dituzte baieztatu)

22. jardunaldia (otsailak 2, igandea): Osasuna-Reala

29. jardunaldia (martxoak 30, igandea): Athletic-Osasuna

33. jardunaldia (apirilak 23, asteazkena): Alaves-Reala

34. jardunaldia (maiatzak 4, igandea): Reala-Athletic

35. jardunaldia (maiatzak 11, igandea): Athletic-Alaves

38. jardunaldia (maiatzak 25, igandea): Alaves-Osasuna