Futbola
Denboraldiaurrea
Athleticek eta Eibarrek lagunarteko partida jokatuko dute abuztuaren 1ean, osteguna, Sestaon
EITB MEDIA
Alavesek, aldiz, Huescaren aurka neurtuko ditu indarrak abuztuaren 7an, asteazkena, Ibaian.
-
Athletic eta Eibar, nor beino nor gehiago izango dira Sestaon. Argazkia: Efe.
Athleticek eta Alavesek lagunarteko beste bi partida iragarri dituzte, abuztuaren 14an hasiko den 2024-2025eko liga prestatzen jarraitzeko.
Ernesto Valverdek zuzendutako taldeak Eibar izango du aurkari Sestaoko Las Llanas futbol zelaian, ostegunean, abuztuak 1, 19:00etatik aurrera.
Bilbotarrek aurreikusita duten bosgarren lagunartekoa da. Aurreko egunetan bost dituzte: Burgosen aurka (uztailak 20), Santanderreko Racingen aurka (uztailak 24), Aston Villaren aurka (abuztuak 7) eta Stuttgarten aurka (abuztuak 10).
Eibarri dagokionez, armaginek konfirmatu duten lehen lagunartekoa da.
Alaves-Huesca
Luis García Plazaren taldeak Huescaren aurka jokatuko du abuztuaren 7an, asteazkena, Ibaian. Neurketa 18:30ean hasiko da.
Gasteiztarrek konfirmatu duten seigarren adiskidantzazko partida da. Huescaz gain, Reala (uztailak 20), Valentzia (uztailak 24), Levante (uztailak 27), Tenerife (uztailak 30) eta Hercules (abuztuak 2) izango ditu aurkari.