Itxi

Futbola

Lehen Mailara igoera

Oviedo aurretik jarri da Espanyolen aurkako igoera play-offeko joaneko partidan (1-0)

Agentziak | EITB MEDIA

Asturiarren gola Alemaok egin du neurketako 72. minutuan. Oviedok bigarrena ere egin du, baina VARetik baliorik gabe utzi dute, jokoz kanpoko posicioa adierazita.

  • Oviedo-Espanyol, Lehen Mialara igotzeko kanporaketako joaneko partida

    Oviedo-Espanyol, Lehen Mialara igotzeko kanporaketako joaneko partida. Argazkia: Efe.

Oviedok aurrea hartu du Espanyolen aurka jokatzen ari den Lehen Mailara igotzeko play-offean, joaneko partida 1-0 irabazita. Alemao aurrelari brasildarrak egin du asturiarren gola.

Partidako gol bakarra amaierarako 20 minuturen faltan iritsi da. Seoanek falta bat jaurti du ezkerretik eta Joan Garcia atezaina ezustean harrapatu du. Garciak baloia ahal bezala urrundu du eta Alemaori iritsi zaio. Asturiarren aurrelariak ez du barkatu eta 1 eta 0ekoa egin du.

Oviedok beste gol bat ere sartu du, Mascak buruz egindakoa, baina epaileak baliorik gabe utzi du VARak esandakoari jarraituz, jokoz kanpoko posizioa adierazita. Espanyol saiatu da baina ezin izan du azken minuuetan norgehiagoka berdindu.

Emaitza horri esker, Oviedo aurretik jarri da igoera play-offean eta Stage Front Stadiumean berdinketa lortzearekin nahikoa du igoera lortzeko.

Fitxa teknikoa:

1 – Oviedo: Leo Roman; Viti, Luengo, Dani Calvo, Pomares (Abel Bretones, 60. min); Luismi (Homenchenko, 78. min), Colombatto, Seoane; Paulino (Dubasin, 35. min), Sebas Moyano (Masca, 60. min) eta Alemao (Borja Baston, 78. min).

0 – Espanyol: Joan Garcia; Oscar Gil (Keita Balde, 76. min), Calero (Sergi Gomez, 62. min), Cabrera, Bryan Olivan (Pere Milla, 76. min); Gragera, Keidi Bare, Aguado; Jofre (Melamed, 62. min), Puado (Rubén Sánchez, 62. min) eta Braithwaite.

Gola: 1-0, 71. min: Alemao.

Epailea: Arcediano Monescillo (Gaztela Mantxako batzordekoa). Txartel horia atera die Oviedoko Luismi Luismi (67. min) eta Espanyoleko Oscar Gil jokalariei (87. min).