Itxi

Futbola

Eurokopa - D Multzoa

Herbehereek mendean hartu dute Polonia, kostata izan bada ere (1-2)

EITB Media

Poloniarrak aurreratu dira markagailuan, Buksak egindako golarekin, baina herbeheretarrek partida irauli dute Gakpok eta Weghorstek sartutako golei esker.

  • Wout Weghorst, Poloniari sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Wout Weghorst, Poloniari sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Herbehereetako selekzioak garaipenarekin hasi du Eurokopa. Kostata izan bada ere, Ronald Koemanek zuzentzen duen taldeak mendean hartu du Polonia, gaur arratsaldean Hanburgon jokatu duten D multzoko partidan.

Herbeheretarrak galtzen hasi dira, baina atsedenaldia heldu baino lehen berdindu dute markagailua, eta garaipenaren gola partidaren azken txanpan egin du Wout Weghorstek. 

Robert Lewandowskik ez du jokatu, txapelketa hasi aurretik jokatutako lagunarteko partida batean min hartu zuelako, baina, edonola ere, Poloniak maila ona eman du eta markagailuan aurrea hartzeko gai izan da. Adam Buksak egin du gola, buruz, korner batean, 16. minutuan.  

Herbeheretarrek erasora jo dute, eta Tijani Reijnders eta Cody Gakpo izan dira jokalaririk arriskutsuenak. Hain justu ere, azken horrek sartu du berdinketaren gola, 29. minutuan.

Garaipenaren gola, berriz, Wout Weghorstek egin du, partidaren azken txanpan, zelaira sartu eta gutxira.

FITXA TEKNIKOA

1- Polonia: Szczesny; Frankowski, Bednarek, Salamon (Bareszynski, 86. min), Kiwior, Zalewski; Zielinski (Piotrowski, 77. min), Romanczuk (Slisz, 55. min); Urbanski (Swiderski, 55. min), Buksa eta Szymanski (Moder, 46. min).

2- Herbehereak: Verbruggen; Dumfries, De Vrij, Van Dijk, Ake (Van de Ven, 87. min); Schouten, Veerman (Malen, 62. min), Reijners; Simons (Wijnaldum, 62. min), Memphis (Frimpong, 81. min) eta Gakpo (Weghorst, 81. min).

Golak: 1-0, 16. min: Buksa. 1-1, 29. min: Gakpo. 1-2, 83. min: Weghorst.

Epailea: Artur Soares Dias (Portugal). Txartel horia atera dio Veermani.