Itxi

Futbola

EUROKOPA

Alemaniak Eskoziaren aurkako gol zaparradarekin eman dio hasiera Eurokopari (5-1)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Anfitrioiak erraz nagusitu dira lehen minutuetatik Eskoziaren aurka. Gainera, eskoziarrak jokalari bat gutxiagorekin geratu dira lehen zatian, Ryan Porteousek txartel gorria ikusi ondoren. En el otro partido del grupo A, Suiza se ha impuesto a Hungría (1-3).

  • Alemaniako jokalariak gol bat ospatzen

    Alemaniako jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Florian Wirtz, Jamal Musiala, Kai Havertz, Niclas Füllkrug eta Emre Can jokalarien golek Alemaniaren nagusitasuna islatu dute 2024ko Eurokopako lehen partidan, Eskoziaren aurka (5-1). Gainera, eskoziarrak jokalari bat gutxiagorekin geratu dira lehen zatian, Ryan Porteousek txartel gorria ikusi ondoren.

Alemaniak 10. minututik agindu du markagailuan, Wirtzek txapelketako lehen gola sartu baitu (1-0). 2-0ekoa, 19. minutuan, Musialak egin du, eskuinkada batekin area barruan. 3-0ekoa Havertzek egin du atzedenaldira heldu baino lehen, Ilkay Gündogani egindako penaltia aprobetxatuz. Jokaldi horretan, Porteousek txartel gorria ikusi du, epaileak VARa kontsultatu ondoren. 4-0ekoa Füllkrugek sartu du.

Markagailuan 4-1ekoa jarri duen gola Antonio Rüdiger alemanak sartu du bere atean, baina jarraian Emre Canek 5-1ekoa egin du, eta emaitza horrekin bukatu da partida.

Fitxa teknikoa:

5.- Alemania: Neuer; Kimmich, Rüdiger, Tah, Mittelstädt; Kroos (Emre Can, 81. min), Andrich (Gross, 46. min); Musiala (Müller, 73. min), Gündogan, Wirtz (Sane, 63. min); eta Havertz (Füllkrug, 63. min).

1.- Eskozia: Gunn; Ralston, Porteous, Hendry, Tierney (McKenna, 78. min), Robertson; McTominay, Christie (Shankland, 82. min), McGregor (Gilmour, 67. min); McGinn (McLean, 67. min); eta Adams (Hanley, 46. min).

Epailea: Clement Turpin (Frantzia). Txartel horia atera die Andrich, Tah eta Ralston jokalariei. Porteus kanporatu du, txartel gorria aterata.

Golak: 1-0, 10. min: Wirtz. 2-0, 20. min: Musiala. 3-0, 45. min: Havertz, penaltiz. 4-0, 68. min: Füllkrug. 4-1, 89. min: Rüdigerrek bere atean. 5-1, 91. min: Emre Can.

Suitzak Hungaria garaitu du Duah, Aebischer eta Emboloren golei esker

Embolok (Suitza) garaipenaren hirugarren eta behin betiko gola ospatu du. Argazkia: EFE

Embolo (Suitza), garaipenaren hirugarren gola ospatzen. Argazkia: EFE

A multzoko beste partidan, Suitzak 1-3 gainditu du Hungaria, Duah, Aebischer eta Emboloren golei esker. Hungariarren erreakzioa bigarren zatian heldu da, Barnabas Vargaren golarekin, baina ezin izan diote markagailuari buelta eman.

Suitzarrek 12. minutuan ireki dute markagailua, Kwadwo Duahk Aebischerren asistentzia bikain baliatuta. Bigarren gola Aebischerrek berak egin du. Bolonia taldeko jokalariak Freulerren erdiraketa aprobetxatu du. Hungariaren erreakzioa Barnabas Vargaren eskutik heldu da. Atzelariari aurrea hartu dio eta gola egin du abantaila murrizteko. Azkenean, Breel Embolok suitzarren garaipena ziurtatu du, baloia atezainaren gainetik bidalita 1-3koa eginez.

Fitxa teknikoa:

1 - Hungaria: Péter Gulácsi; Ádám Lang (Bendeguz Bolla, 46. min), Willi Orbán, Attila Szalai (Marton Dardai, 79. min); Attila Fiola, Ádám Nagy (Laszlo Kleinheisler, 67. min), András Schäfer, Milos Kerkez (Martin Adam, 79. min); Roland Sallai, Dominik Szoboszlai eta Barnabás Varga.

3 - Suitza: Yann Sommer; Fabian Schar, Manuel Akanji, Ricardo Rodriguez; Silvan Widmer (Leonidas Stergiou, 68. min), Remo Freuler (Vincent Sierro, 86. min), Granit Xhaka, Dan Ndoye (Fabian Rieder, 86. min); Michel Aebischer, Ruben Vargas (Breel Embolo, 74. min) eta Kwadwo Duah (Zeki Amdouni, 68. min).

Golak: 0-1, 13. min: Kwadwo Duah. 0-2, 45. min: Michel Aebischer. 1-2, 66. min: Barnabás Varga. 1-3, 93. min: Breel Embolo.

Epailea: Slavko Vincic. Txartel horia atera die Suitzako Silvan Widmerri eta Hungariako Attila Szalairi eta Attila Fiolari.