Itxi

Futbola

2024-2025 denboraldia

EA Sports Ligako egutegiaren zozketa ekainaren 18an egingo da; Hypermotion Ligakoa, hilaren 26an

EITB Media

Ekainaren 18an jakingo dugu EA Sports Ligako 2024-2025 denboraldiko egutegia. Hypermotion Ligako egutegiaren zozketa hilaren 26an egingo da. Bi txapelketak abuztuaren 15eko asteburuan hasiko dira.

  • Baloiak

    Baloiak. Argazkia: EFE

2024-2025 denboraldiko EA Sports Ligako egutegiaren zozketa ekainaren 18an egingo da, asteartean, 13:00etan, Espainiako Futbol Federazioaren egoitzan. Hypermotion Ligako egutegiarena, aldiz, hilaren 26an egingo dute, asteazkenean.

Bi txapelketak abuztuaren 15eko asteburuan hasiko dira. EA Sports Liga (Lehen Maila) 2025eko maiatzaren 25ean amaituko da. Hypermotion Liga (Bigarren Maila), berriz, 2025eko ekainaren 1ean bukatuko da, eta Lehen Mailara igotzeko play-offak ekainaren 7a eta 22a bitartean jokatuko dira.

2024-2025 denboraldian, bost geldialdi egongo dira, FIFAk behartuta: irailaren 2tik 10era, urriaren 7tik 15era, azaroaren 11tik 19ra, martxoaren 17tik 25era eta ekainaren 2tik 10era.

EA Sports Ligako lau jardunaldi jokatuko dira aste-barruan. Hypermotion Ligak bi jardunaldi izango ditu aste-barruan.

Txapelketak gelditu egingo dira Gabonetan, abenduaren 22an 2024ko azken partidak jokatuta, 2025eko urtarrilaren 12ko asteburura arte.