Itxi

Futbola

Espainia-Danimarka

Espainia 2025eko Eurokoparako sailkatu da, Irene Paredesen eta Lucia Garciaren golekin

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Montse Tomeren taldeak aurka zuen 0 eta 2ko emaitza irauli zuen azken 25 minutuetan. Irene Paredesek Espainiaren bigarren gola sartu zituen, eta Lucia Garciak, hirugarrena, luzapenean.

  • Lucia Garcia, taldearen hirugarren gola ospatzen. EFE

    Lucia Garcia, taldearen hirugarren gola ospatzen. EFE

Emakumeen Espainiako futbol selekzioak 2025eko Eurokoparako sailkatzea lortu zuen asteartean, bi jardunaldiren faltan, Danimarkaren aurkako 0-2ko emaitza iraulita, Santa Kruz Tenerifekoan.

Danimarkarrak aurretik jarri ziren markagailuan 4. minutuan, Thompsenen gol bati esker. Jokalari beraren beste gol batekin, abantaila areagotu zuten 71. minutuan. Emaitza horri buelta ematera derrigortuta zegoen Montse Tomeren taldea, sailkapena lortu ahal izateko.

Handik bi minutura, Bruna Vilamala arduratu zen tartea murrizteaz, 1-2koa eginez. Ondoren, legazpiarrak jarri zuen berdinketa markagailuan, 76. ean. Azkenik, Lucia Garciak egin zuen garaipenaren eta sailkapenaren gola, 92. minutuan, Teresa Abelleiraren pase bikain bat aprobetxatuta.

Danimarkak Vejle Stadiumen jokatutako neurketako proposamen berdina zelairatu zuen: aurrean gogor presionatzea, aurkarien irteerak ekidin ahal izateko. Munduko txapeldunak ez zuen norgehiagoka ondo hasi, eta lehen zatia bide beretik egin zuen, akats askorekin eta fidagarritasunik gabe. Bigarren zatian, Lucia Garcia eta Mariona Caldentey zelairatuta, arintasuna lortu zuten hegaletan. Azkenean, 2 eta 3ko emaitzarekin, Eurokoparako sailkapena lortu zuen Espainiak.

FITXA TEKNIKOA

Espainia (3): Rodriguez; Hernandez (Fernandez, 60. min), Mendez, Paredes, Ouahabi; Hermoso (Vilamala, 69. min), Aleixandri (Abelleira, 45+3. min), Putellas; Del Castillo (Garcia, 46. min), Paralluelo eta Navarro (Caldentey, 46. min).

Danimarka (2): Ostergaard; Thoegersen, Faerge, Ballisager, Veje; Thomsen, Holmgaard (Svava, 60. min), Snerle (Kühl, 60. min), Hasbo (Troelsgard, 82. min), Holmgard; Bruun (Vangsgaard, 60. min) eta Harder.

-Golak

0-1, 4. minutuan, Thomsen.

0-2, 72. minutuan, Thomsen.

1-2, 74. minutuan, Vilamala.

2-2, 77. minutuan, Paredes; 3-2, 92. minutuan, Garcia.

-EPAILEA: Maria Caputi (ITA). Paredesi txartel horia atera zion (32. min), Espainian, eta Hasbori, (78. min), Danimarkan.

-ZELAIA: Heliodoro Rodriguez Lopez, Santa Kruz Tenerifekoan. 17.532 ikusle.