Futbola
BISITA
FIFAren ordezkaritza bat San Mamesen eta Reale Arenan, 2030eko Munduko Txapelketari begira
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Nicholas Rozenberg buru duen taldeak bi estadioak bisitatu zituen asteazkenean, 2030eko Munduko Futbol Txapelketako egoitza izateko hautagaiak baitira.
-
San Mames eta Reale Arena. Irudia: EITB Media
Espainiako Futbol Federazioak aditzera emandakoaren arabera, 2030eko Munduko Futbol Txapelketa antolatzeko Marruecos, Espainia eta Portugal herrialdeetako hautagaitzaren hainbat ordezkarik San Mames eta Reale Arena bisitatu zituzten asteazkenean, FIFAko talde batek lagunduta. Bi zelaiak Munduko Txapelketak hartzeko hautagaiak dira.
Batetik, Nicholas Rozenberg izan zen FIFAren ordezkarien burua. Bestetik, Maria Tatok, Jorge Mowinckelek eta Fernando Sanzek gidatu zuten bisita, hautagaitzaren Zuzendaritza Batzordearen kide gisa, Espainiako Futbol Federazioaren izenean.
Lehenik eta behin, San Mamesen egon ziren, joan den larunbatean emakumeen Txapeldunen Ligako finalaren egoitza. Arratsaldean, berriz, ordezkaritza Donostiara joan zen. Han, Donostiako Udaleko, Realeko eta Foru Aldundiko ordezkari batzuek "2019an eraberritu eta etengabe hobetzen ari den Reale Arena zelaiaren potentzialtasunak" azaldu zizkieten.