Futbola
Premier League
Unai Emeryk 2029ra arte berritu du Aston Villa taldearekin
Agentziak | EITB MEDIA
Gipuzkoarra 2022. Urteko urrian iritsi zen klubera eta taldea Europan jokatzeko sailkatu zuen, 13 urteren ostean.
-
Unai Emeryk bost urte gehiago emango ditu Aston Villa taldean. Argazkia: Efe.
Unai Emeryk bost urtez luzatu du Aston Villa taldearekin duen kontratua, klubak berak astelehen honetan jakitera emandakoaren arabera. Ondorioz, entrenatzaile gipuzkoarra 2029. urtera arte zuzenduko du talde ingelesa.
52 urteko hondarribiarra 2022ko urrian iritsi zen Birminghameko klubera. Orduan taldea 17. Zen sailkapenean, eta Emeryrekin zazpigarren amaitu zuten liga, 13 urteren ostean Europara itzuliz (Conference League jokatzeko sailkatu ziren).
Bukatu berri den denboraldian, Aston Villak laugarren egin du ligan eta Txapeldunen Liga jokatuko du bere historian lehen aldiz. Europan, Conference Leagueko finalerdietara iritsi da.
"Oso pozik nago urrats hau emateagatik eta klub hau zuzentzeko ardura izateagatik. Villara iritsi nintzenetik, Wes eta Nassefekin, proiektua ambizio handienarekin garatzeko giro eta egitura onena aurkitu dugu beti", adierazi du Emeryk klubak iturri ofizialetatik zabaldutako adierazpenetan.
"Kimika handia dago Aston Villan"
"Futbol egitura osoak, Monchi, Damian eta jabeek , ikuspegi eta helburu berak ditugu. Kimika handia dago Aston Villan. Eta zaleek ematen diguten babesa ere erabakigarria da etxean bezala sentitzeko. Oso emozionatuta gaude gure ametsak muga barik lortzeko bidea jarraitu ahal izateagatik".