Futbola
2026an
Budapesten eta Oslon jokatuko dituzte 2026 Txapeldunen Ligako finalak
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Emakumezkoena Osloko Ullevaal Stadionen izango da; gizonezkoena, ordea, Budapesteko Puskas Arenan.
-
Emakumeen Txapeldunen Ligako garaikurra. EFE
UEFAk asteazken honetan baieztatu duenez, Budapesten eta Oslon jokatuko dituzte Txapeldunen Ligako 2026ko finalak: emakumezkoena Budapesten izango da, Puskas Arenan; gizonezkoena, ordea, Osloko Ullevaal Stadionen.
Batzorde exekutiboa Dublinen bildu da, asteazken gauean Irlandako hiriburuak hartuko duen Europa Ligako finala dela eta. Bilera horretan, 2027ko Txapeldunen Ligako finalaren egoitzaren inguruko erabakia irailera arte atzeratzea erabaki dute arduradunek, Milango San Siro zelaiaren eraberritze-txostenaren zain baitaude.
Orobat, Europa Ligako 2026ko eta 2027ko gizonezkoen finalen egoitzak erabaki dituzte: Istanbulen (Turkia) izango da bata, Besiktas Parken, eta Frankfurt Stadionen (Alemania), bestea.
Azkenik, Konferentzia Ligako 2026ko eta 2027ko gizonezkoen finaletarako zelaien berri ere eman dute. Leipzigeko RB Arenak hartuko du 2026koa; Istanbulgo Besiktas Parkek, ostera, 2027koa.