Itxi

Futbola

Ordutegiak

EA Sports Ligako azken jardunaldia maiatzaren 25ean jokatuko dute, larunbatez, 21:00etan, ordutegi bateratuan

EITB MEDIA

Euskal taldeek honako partida hauek jokatuko dituzte: Osasuna-Vila-real, Rayo Vallecano-Athletic, Reala-Atletico Madril eta Las Palmas-Alaves. Ligak, baina, ohartarazi du aldaketaren bat egon litekeela iragarritako ordutegian.

  • Lehen itzuliko Vila-real-Osasuna partidako jokaldi bat. Argazkia: EFE.

    Lehen itzuliko Vila-real-Osasuna partidako jokaldi bat. Argazkia: EFE.

2023-24 denboraldiko EA Sports Ligako azken jardunaldia, alegia, txapelketako 38. jardunaldia, maiatzaren 25ean jokatuko dute, osorik, larunbatez, 21:00etan, ordutegi bateratuan, Ligak asteazkenean iragarri duenez. Hala, Osasuna-Vila-real, Rayo Vallecano-Athletic, Reala-Atletico Madril eta Las Palmas-Alaves partidak, hau da, Euskal Herriko taldeek aurtengo denboraldiko EA Sports Ligan jokatuko dituzten azken neurketak, maiatzaren 25eko 21:00etan hasiko dira.

Hori bai; Ligak, asteartean 37. jardunaldia maiatzaren 19an, igandez, 19:00etan osorik jokatuko dutela iragarri zuenean ere egin zuenez, zehaztu du aldaketak egon litezkeela txapelketako azken partidetan. 35., 36. eta 37. jardunaldietako emaitzak kontuan izanik gerta liteke hori.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
16 Zuzenean 08:25 - 11:25 ATLETISMOA | Bartzelonako Maratoia
15 11:15 - 11:45 ''HELMUGA'' saioa
16 11:45 - 14:00 HERRI KIROLAK | Urrezko Aizkolariak
16 12:00 - 14:00 FUTBOLA| F Liga: Reala vs Levante
16 15:15 - 17:30 TXIRRINDULARITZA | Paris-Niza: 8. etapa
16 17:05 - 20:00 PILOTA | Finalerdiak: Ezkurdia-Rezusta vs Laso-Iztueta

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen