Futbola
ZIGORRAK
Bi partidako zigorra jaso dute Valverdek eta Arrasatek; partida batekoa, Yerayk, Paredesek eta Moncayolak
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Valverdek eta Arrasatek txartel gorria jaso zuten, Getaferen eta Betisen kontrako partidetan, hurrenez hurren. Hori dela eta, ezin izango dute larunbat honetan Athleticek eta Osasunak San Mamesen jokatuko duten derbian egon.
-
Arrasate eta Valverde, artxiboko irudi batean. EFE
Espainiako Futbol Federazioko Diziplina Batzordeak asteazken honetan jakinarazi duenez, bi partidako zigorra ezarri die Ernesto Valverderi eta Jagoba Arrasateri, Athleticeko eta Osasunako entrenatzaileei, alegia. Horrez gain, partida bateko zigorra jaso dute Yeray Alvarez eta Aitor Paredes Athleticeko jokalariek, eta Jon Moncayola Osasunako futbolariak.
Epaileari protesta egitegatik txartel gorria atera zioten Valverderi eta Arrasateri azken jardunaldian, Getaferen eta Betisen kontrako partidetan; Yerayk eta Moncayolak, ostera, joko zakarragatik kanporatu zituzten. Era berean, Aitor Paredesek, bi txartel hori ikusi ostean, aldageletarako bidea hartu behar izan zuenez, ezingo du jardunaldi honetan jokatu.
Azkenik, ohartarazpenak pilatuta, Samuel Omorodion Alaveseko jokalariak ere ezin izango du aste honetako norgehiagokan zelairatu.