Itxi

Futbola

JAITSIERA

Almeria Bigarren Mailako taldea da matematikoki

EITB MEDIA

Getaferen aurkako porrotak (1-3) Hypermotion Ligara jaisteko txartela ziurtatu dio, Espainiako futbol maila gorenean bi urte eman ondoren.

  • Marcos Peña, Almeriako jokalaria, penatuta jaitsiera konfirmatu ondoren. Argazkia: EFE

    Marcos Peña, Almeriako jokalaria, penatuta jaitsiera konfirmatu ondoren. Argazkia: EFE

Almeria Bigarren Mailara jaitsi da matematikoki, etxean Getaferen aurka 1-3 galdu ostean. Pepe Melek zuzentzen duen taldea Hypermotion Ligako taldea izango da datorren denboraldian.

Andaluziako taldeak partida bakarra irabazi, 11 berdindu eta 21 galdu ditu orain arte. Mallorca dago jaitsiera postuetatik gertuen, 31 puntu dituela, eta Almeria 17ra dago, Liga amaitzeko 15 puntu jokoan daudela, 14 puntu baititu. Beraz, dagoeneko ez du salbatzeko aukerarik.

Denboraldian zehar, hiru entrenatzaile saiatu dira taldearen norabidea bideratzen. Lehenengoa Vicente Moreno izan zen, gero Gaizka Garitano irisi zen, eta orain Pepe Mel da taldearen jokoa hobetu nahian ari dena.

Ondorioz, Espainiako futbol maila gorenera igo eta bi urtera, Almeriak agur esan dio Lehen Mailari. 2022-23 denboraldian, azken jardunaldian lortu zuten mailari eustea, Rubi entrenatzaile zuela.