Itxi

Futbola

Partidetako ordutegiak

EA Sports Ligako 35. jardunaldiko Athletic-Osasuna derbia maiatzaren 11n jokatuko dute, larunbatez, 21:00etan

EITB MEDIA

Alaves-Girona partidak emango dio hasiera jardunaldi horri, ostiralean, eta Bartzelona-Reala neurketak itxiko du, astelehenean. Aste horretan bertan, asteartean, Osasuna-Mallorca eta Real Madril-Alaves partidak jokatuko dituzte; Celta-Athletic asteazkenean da, eta Reala-Valentzia, ostegunean.

  • Johan Mojica eta Iñaki Williams, lehen itzuliko Osasuna-Athletic partidan. Argazkia: EFE.

    Johan Mojica eta Iñaki Williams, lehen itzuliko Osasuna-Athletic partidan. Argazkia: EFE.

EA Sports Ligako 35. jardunaldiko Athletic-Osasuna derbia maiatzaren 11n jokatuko dute, larunbatez, 21:00etan, San Mamesen, Ligak ostegunean iragarri duenez. Alaves-Girona partidak emango dio hasiera jardunaldi horri, ostiralean, maiatzaren 10ean, 21:00etan, eta Bartzelona-Reala neurketak itxiko du, 21:00etan ere, astelehenean, hilaren 13an. Aste horretan bertan, 36. jardunaldiaren barnean, asteartean, hilaren 14an, Osasuna-Mallorca eta Real Madril-Alaves partidak jokatuko dituzte, 19:30ean eta 21:30ean, hurrenez hurren; Celta-Athletic partida asteazkenean da, maiatzaren 15ean, 22:00etan, eta Reala-Valentzia neurketa, ostegunean, hilaren 16an, 22:00etan hori ere.

Testuinguru horretan, EA Sports Ligako euskal taldeei erreparatuta, ondorengo asteetako lehenengo partida Realak jokatuko du, ostiral honetan, apirilaren 26an, Reale Arenan, 21:00etan, Real Madril aurkari, 33. jardunaldian. Talde txuri-urdinarekin jarraituta, Imanolen taldea, egun sailkapeneko seigarrena bera, Las Palmasen aurka arituko da Donostian, 34. jardunaldian, maiatzaren 4an, larunbatez, 14:00etan. 35. eta 36. jardunaldiei dagokienez, arestian esan bezala, Realak maiatzaren 13an bisitatuko du Bartzelona, astelehenez, 21:00etan, eta Valentzia jasoko du hilaren 16an, ostegunez, 22:00etan.

Alavesi dagokionez, larunbatean, apirilaren 27an, Mendizorrotzaren mendeurrenaren egunean, Celtaren aurka arituko da etxean, 18:30ean; gerora, Mestallan jokatuko du Gasteizko taldeak, maiatzaren 5ean, igandez, 18:30ean, eta Girona jasoko du hilaren 10ean, ostiralez, Mendizorrotzan ere. Azkenik, maiatzaren 14an, 21:30ean, Real Madril-Alaves norgehiagoka izango da, Santiago Bernabeun. Luis Garcia Plazaren gizonak, une honetan, hamalaugarren tokian dabiltza.

Athleticen partidak aztergai, Ernesto Valverderen taldeak larunbat honetan jokatuko du, hilaren 27an, 21:00etan, Civitas Metropolitanon, Atletico Madril aurkari, eta Madrilen bertan arituko da jarraian, maiatzaren 3an, ostiralez, 21:00etatik aurrera. Lehen nabarmendu dugunez, zuri-gorriek Osasunaren aurkako derbia izango dute gero, maiatzaren 11ko 21:00etan, Bilbon, eta Vigon jokatuko dute handik egun batzuetara, maiatzaren 15ean, asteazkenez, 22:00etan. Athletic EA Sports Ligako bosgarren postuan dabil.

Osasunak, azkenik, Granadan jokatuko du igande honetan, 16:15ean, eta Betisen bisita jasoko du Sadarren, maiatzaren 5ean, igandez, 14:00etan. Esan dugunez, San Mameseko derbia dute gorritxoek horren ostean, maiatzaren 11ko gauean, eta hilaren 14 arratsaldean, 19:30ean, asteartez, Osasuna-Mallorca norgehiagoka izango da Iruñean.

Hypermotion Ligako gure taldeei dagokienez, Eibarrek igoera nahi du lortu, eta Amorebietak mailari eustea du helburu. Ordutegi hauek dituzte baieztatuta: Eibarrek Albacete bisitatuko du igande honetan, apirilaren 28an, 21:00etan, Amorebietaren aurkako derbia jokatuko du Ipuruan, maiatzaren 5ean, igandez, 14:00etan, eta Levanteren zelaian arituko da gero, maiatzaren 11n, larunbatez, 21:00etan; Amorebietak, ordea, Burgosen jokatuko du larunbat honetan, 16:15ean, eta, Ipuruako derbiaren ostean, Vila-real B jasoko du, maiatzaren 12an, igandez, 14:00etan.