Futbola
LaLiga EA Sports
Real Madril-Bartzelona klasikoaren laburpena, golak eta jokaldirik onenak (3-2)
EITB MEDIA
Viniciusek, Lucas Vazquezek eta Bellinghamek egin dituzte zurien golak, eta Christensenek eta Ferminek blaugranenan.
-
Kroos eta Lewandowski, Real Madril-Bartzelona partidan. Argazkia: Efe.
Real Madril Bartzelonari gailendu zaio EA Sports Ligako 32. jardunaldiko partidan (3-2), Xavi Hernandezen taldea markagailuan bi aldiz aurreratu den arren. Ancelottiren taldeak gero eta gertuago du liga irabaztea: 11 puntura du Bartzelona, eta 13ra Girona, jokatzeko 18 puntu geratzen direnean.
Partidako lehen gola Andreas Christensenek egin du, partidako 6. minutuan (0-1).
Vinicius Juniorrek berdinketa egin du, penaltiz, 18. minutuan (1-1).
28. minutuan, jokaldi eztabaidagarria: jokaldi honetan gola erreklamatu dute bisitariek.
Ferminek aurretik jarri du berriro Bartzelona 69. minutuan (1-2).
Lucas Vazquezek berdinketa ezarri du berriro markagailuan, 73. minutuan (2-2).
Eta, azkenik, Jude Bellinghamek etxekoen garaipenaren gola egin du, 91. minutuan (3-2).
Fitxa teknikoa:
3 - Real Madril: Lunin; Lucas Vazquez, Tchouameni, Rüdiger, Camavinga (Fran Garcia, 71. min); Kroos (Brahim, 71. min), Fede Valverde, Modric, Bellingham; Vinicius (Joselu, 82. min) eta Rodrygo (Militao, 74. min).
2 - Bartzelona: Ter Stegen; Kounde, Araujo, Cubarsi, Cancelo; De Jong (Pedri, 45. min+5), Christensen (Fermin, 46. min), Gündogan; Lamine Yamal, Lewandowski (Ferran Torres, 64. min) eta Raphinha (Joao Felix, 64. min).
Golak: 0-1, 6. min: Christensen. 1-1, 18. min: Vinicius, penaltiz. 1-2, 69. min: Fermin. 2-2, 73. min: Lucas Vazquez. 3-2, 91. min: Bellingham.
Epailea: Cesar Soto Grado (Errioxako Bazordekoa). Txartel horia atera die Real Madrileko Camavinga (33. min), Vinicius (75. min) eta Modric (83. min) jokalariei; eta Bartzelonako Kounde (75. min) eta Cubarsi (90. min) jokalariei.