Itxi

Futbola

Fitxaketa

Joseba Agirrek Betisekin sinatu du, denboraldi amaierara arte, F Ligan mailari eutsi nahirik

EITB MEDIA

Andaluziako taldea, txapelketa amaitzeko bederatzi partida gelditzen direla, hamabosgarren dabil F Ligan, alegia, jaitsiera postuan da; beraz, Joseba Agirreren helburua da Betisek mailari eustea.

  • Joseba Agirre, artxiboko irudian. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

    Joseba Agirre, artxiboko irudian. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

Joseba Agirre entrenatzaile bizkaitarrak F Ligako Betisekin sinatu du, 2023-24 denboraldiko amaierara arte, ostegunean Andaluziako klubak iragarri duenez. Txapelketa amaitzeko bederatzi partida gelditzen direla, Betis hamabosgarren dabil F Ligan, alegia, jaitsiera postuan da, eta, beraz, Joseba Agirreren helburua izango da Betisek mailari eustea.

Joseba Agirrek, 60 urtekoa bera, Athletic entrenatu du, besteak beste. Talde zuri-gorrian zela, 2015-16 denboraldiko Liga irabazi zuen. Gerora, Athleticeko kirol zuzendari ere ibili zen.

Euskal entrenatzaileak Maria Pry ordezkatuko du, Betisen; hori bai, Pryk Sevillako klubeko kirol zuzendari bezala jarraituko du. Joseba Agirreren azken taldea Real Oviedo izan da. Larunbatean egingo du debuta, Betis-Eibar partidan (14:00etan da); norgehiagoka hori giltzarria da, bi taldeentzat.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
27 Zuzenean 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
27 Zuzenean 12:00 - 14:00 HERRI KIROLAK | Harri Herriko finala
27 13:00 - 17:15 TXIRRINDULARITZA | Lieja-Bastogne-Lieja 2025
27 17:05 - 20:00 PILOTA | Buruz Burukoa: Elordi vs Etxeberria

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…