Itxi

Futbola

Euskal Selekzioa

Euskal Selekzioa vs Uruguai partidako datuak eta estatistikak

EITB Media

Euskal Herriko selekzioak eta Uruguaikoak bana berdindu dute San Mamesen jokatutako partida. Hemen Bildu ditugu neurketako datu eta estatistika interesgarrienak.

  • Euskal Selekzioa vs Uruguai

    Euskal Selekzioa vs Uruguai partidako estatistikak. Argazkia: EFF-FVF

Euskal Selekzioak eta Uruguaik bana berdindu zuten martxoaren 23an San Mamesen jokatutako partidan. Zaleek ikuskizun bikainaz gozatzeko aukera izan zuten, eta norgehiagokak hainbat datu deigarri utzi zituen.

Selekzio bakoitzak gol bat sartu zuen. Baloi jabetzari dagokionez, Uruguai izan zen nagusi (% 53,2), baina Euskal Selekzioak ez zion uko egin (% 46,8).

Bestalde, Euskal Selekzioak 9 jaurtiketa egin zituen, eta Uruguaik, berriz, 7. Jagoba Arrasatek zuzendutako taldearen 9 jaurtiketetako 5 atera joan ziren, eta 4 kanpora. Marcelo Bielsak zuzendutako selekzioaren 7 jaurtiketatik 3 joan ziren atera eta 4 kanpora.

Paseak aztertuta, Euskal Selekzioak 47 egin zituen, eta % 83,5 izan ziren zuzenak; Uruguaiko selekzioak, ordea, 56 pase eman zituen, eta % 83,3 izan ziren pase zuzenak.

Neurketan zehar, 25 falta egin ziren guztira: Euskal Selekzioak 12 eta Uruguaik 13. Halaber, Euskal Selekzioak 76 baloi berreskuratu zituen, eta Hego Amerikakoak, 78.

Euskal Selekzioa vs Uruguai partidako estatistikak. Argazkia: EITB Media

Euskal Selekzioa vs Uruguai partidako estatistikak. Argazkia: EFF-FVF

Alvaro Djaloren estatistikak

Alvaro Djalok debuta egin zuen Euskal Selekzioarekin, eta bere estreinaldian gola sartu eta 77 minutu jokatu zituen. Sporting Bragako jokalaria da denboraldi amaierara arte, baina 2024-2025 sasoitik aurrera Athleticen jokatuko du.

Djalok bi jaurtiketa egin zituen Uruguairen kontrako neurketan, eta bietako batekin aurkariaren atea zulatu zuen. Hiru driblin egin zituen, eta bitan aurkaria atzean uztea lortu. Guztira, 30 esprint egin zituen, eta gehienez ere orduko 34,2 kilometroko abiadura harrapatu zuen.

Alvaro Djaloren estatistikak. Argazkia: EITB Media

Alvaro Djaloren estatistikak. Argazkia: EFF-FVF

Julen Agirrezabalaren estatistikak

Julen Agirrezabala izan zen Euskal Selekzioko atezain titularra. Athleticekoak 45 minutu jokatu zituen; hau da, lehen zati osoa.

Agirrezabalak bi geldiketa egin zituen, eta bietan harrapatu zuen baloia. Lau ateko sake atera zituen, eta emandako paseen % 80,8 izan ziren zehatzak.

JUlen Agirrezabalaren estatistikak. Argazkia: EITB Media

Julen Agirrezabalaren estatistikak. Argazkia: EFF-FVF

Ivan Martinen estatistikak

Ivan Martinek ere estreinakoz jokatu zuen Euskal Selekzioarekin. Hasierako hamaikakoan egon zen, eta 45 minutu jokatu zituen. Guztira, 6,62 kilometro egin zituen. Intentsitate handian 665 metro egin zituen, eta 29 pase eman; erasoan emandako 7 paseetatik 3 soilik izan ziren ustelak. Gainera, 4 baloi berreskuratu zituen.

Ivan Martinen adierazpenak. Argazkia: BEPRO

Ivan Martinen datuak. Argazkia: EFF-FVF

Andoni Gorosabelen estatistikak:

Andoni Gorosabelek 76 minutu jokatu zituen Uruguairen aurka. Hasierako hamaikakoa osatu zuten jokalarietako bat izan zen. Guztira, 9,56 kilometroko distantzia egin zuen, batez beste 7,42 kilometro orduko abiadura erdietsita. Bi erdiraketa egin, eta bietako bat taldekide batek errematatzea lortu zuen. Bitik bi lehia irabazi zituen, eta zazpi baloi berreskuratu.

Andoni Gorosabelen datuak. Argazkia: EFF-FVF

Andoni Gorosabelen datuak. Argazkia: EFF-FVF

Jon Moncayola (Euskal Selekzioa) vs Rodrigo Bentancur (Uruguai) lehia

Jon Moncayola Euskal Selekzioko jokalariak eta Rdrigo Bentancur Uruguaikoaren arteko lehia esanguratsua izan zen.

Biak ala biak bigarren zatian zelairatu ziren. Moncayolak 45 minutu jokatu zituen; Bentancurrek, aldiz, 25. Euskal Selekzioko erdilariak 5,91 kilometroko distantzia egin zuen guztira, eta Uruguaikoak 3,61 kilometrokoa.

Moncayolak 16 esprint egin zituen; Bentacurrek, 15. Jokatu zituzten minutuetan Jon Moncayolak eta Rodrigo Bentancurrek 18 eta 29 pase eman zituzten hurrenez hurren. Euskal jokalariak eman zituen paseen ehuneko 83,6 taldekideengana heldu ziren; uruguaiarraren kasuan, ordea, ehuneko 93,1ean iritsi zitzaien baloia taldekideei. Moncayolak erasoko lau pase eman zituen, eta Bentancurrek 9.

Pacheco vs richal lehiako datuak. Argazkia: EFF-FVF

Moncayola vs Bentacur lehiako datuak. Argazkia: EFF-FVF

Jon Pacheco (Euskal Selekzioa) vs Nicolas Marichal (Uruguai) lehia

Jon Pacheco Euskal Selekzioko jokalarien eta Nicolas Marichal Uruguaiko futbolariaren arteko lehia gogorra izan zen. Biek ala biek hasieratik amaieraraino jokatu zuten.

Pachecok 10,35 kilometroko distantzia egin zuen guztira; Marichalek, aldiz, 10,12 kilometrokoa. Euskal jokalariaren batez besteko abiadura 6,61 kilometro ordukoa izan zen, eta uruguaiarrarena 6,66 kilometro ordukoa.

Jon Pachecok emandako paseen ehuneko 83,6 onak izan ziren. Marichalek emandako paseen ehuneko 90,8 izan ziren onak.

Goitik 2 borroka irabazi zituen Pachecok, eta 3 Marichalek. Horrez gain, euskal futbolariak 7 baloi berreskuratu zituen. Nicolas Marichalek berreskuratutako baloiak 8 izan ziren.

Pacheco vs Marichal lehiako datuak. Argazkia: EFF-FVF

Pacheco vs Marichal lehiako datuak. Argazkia: EFF-FVF