Futbola
Debuta
Vivianek eta Remirok debuta egin dute Espainiako selekzioarekin
EITB Media
Daniel Vivian Athleticeko atzelariak eta Alex Remiro Realeko atezainak debuta egin dute Espainiarekin Kolonbiaren aurkako partidan. Hego Amerikako selekzioak 0-1 irabazi du.
-
Espainia vs Colombia Argazkia: EFE
Dani Vivianek (titular izan zen Espainiako selekzioarekin parte hartu duen lehen deialdian, Kolonbiaren kontra) eta Alex Remirok (bigarren zatia jokatu zuen Londreseko Olinpikoan) debuta egin zuten Espainiako selekzio absolutuarekin.
Pau Curbasi Bartzelona taldeko 17 urteko jokalariak ere debutatu zuen, eta Espainiarekin debuta egiten duen bigarren jokalaririk gazteena bihurtu da.
Daniel Vivian Athletic Clubeko atzelaria hasieratik aritu zen, eta partida osoa jokatu zuen. Irmotasuna erakutsi zuen lehen zatian, baina partidak zapore txarra utzi zion Kolonbiak gola egin zuen jokaldian ez zuelako Luis Diaz gelditzerik izan.
Remiro atsedenaldiaren ostean sartu zen David Rayaren ordez, eta Realeko atezainak ezin izan zuen ezer egin Daniel Muñozen gola saihesteko, 61. minutuan.