Itxi

Futbola

San Mamesen, 20:00etan

Euskal Selekzioa-Uruguai partida, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en

EITB Media

Euskal Selekzioak Uruguai izango du aurkari gaur, martxoaren 23an, San Mamesen. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

  • Euskal Selekzioa

    Euskal Selekzioa, Lezaman egindako entrenamenduan. Argazkia: EFE

Euskal Selekzioak Uruguai izango du aurkari gaur, martxoaren 23an, San Mamesen. Neurketa 20:00etan hasiko da, eta zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Gainera, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere egingo dute partidaren kontakizuna.

Jagoba Arrasatek zuzenduko du Euskal Selekzioa; Uruguaikoa, aldiz, Marcelo Bielsak. Unai Garciak neurketa galduko du, min hartu baitzuen partida bezperan egindako entrenamenduan. Haren ordez, Urko Gonzalez de Zarate sartu da deialdian. Horrez gain, Alvaro Djalo ez zen ostiraleko lansaioan egon, ez zelako garaiz iritsi, bere hegaldia atzeratu egin zelako. Hala ere, Sporting Bragako jokalaria, datorren denboralditik aurrera Athleticen arituko dena, jokatzeko prest egongo da.

Bestalde, Uruguaik talde sendoa dakar San Mamesera. Araujo Barçako jokalaria eta Valverde Real Madrilekoa dira izan nagusiak. Bielsa hautatzaileak argi utzi zuen prentsaurrekoan Uruguai irabazteko asmoz datorrela, eta ez dizkiola gauzak erraz jarriko Euskal Selekzioari.