Itxi

Futbola

Iragarpena

Iñigo Perez nafarra, Rayo Vallecanoren entrenatzaile berria

AGENTZIAK | EITB MEDIA

36 urteko entrenatzailea Rayora itzuliko da; izan ere, duela urtebete baino gutxiago amaitu zuen Andoni Iraolaren taldean 2022/2023 denboraldian laguntzaile gisa egindako ibilbidea.

2:30
Iñigo Perez nafarraren aurkezpena Rayo Vallecanorekin.

Iñigo Perez Rayo Vallecano taldeko entrenatzailea izango da aurrerantzean, astelehenean kanporatutako Francisco Rodriguezen ordez, talde madrildarrak asteazken honetan webgunean iragarri duenaren arabera.

36 urteko teknikari nafarra Rayoren bigarren entrenatzailea izan zen 2022/2023 denboraldian, Andoni Iraolaren taldean. Duela urtebete amaitu zuen bide hura, eta orain, bueltan da, lehen entrenatzaile gisa.

Athleticen, Huescan, Mallorcan, Numantzian eta Osasunan jokatu zuen Perezek. Rayo Vallecano lehen mailan mantentzeko erronka izango du gaurtik aurrera.

Francisco Rodriguez ordezkatuko du Perezek, emaitza txarren ondorioz astelehenean kanporatu baitzuen klubak. Almeriako entrenatzailearekin jokatutako ligako 23 neurketetatik zortzi galdu, bederatzi berdindu eta hamar galdu ditu Rayo Vallecanok; Errege Kopan, berriz, lau.

Jokalariak ez ezik, haien gaitasun taktikoak ezagutzen ditu Iñigo Perezek, eta hori izango du alde. Orobat, lehen entrenatzaile postuak dakarren erronkaren ilusioa eta anbizioa ere badaramatza Madrilera.