Itxi

Futbola

Arsenali 19 milioi ordainduta

Bartzelonak Alex Song fitxatu du

Erredakzioa

Talde katalanak 19 milioi euro ordaindu dizkio Arsenali erdilari kamerundarragatik.

  • Alex Song, Bartzelonaren fitxaketa berria. Argazkia: EFE

Bartzelonak ofizial egin du Alex Songen fitxaketa. Talde katalanak 19 milioi euro ordaindu dizkio Arsenali erdilariagatik.

Songek 25 urte beteko ditu irailean, eta zelai erdia indartzeko fitxatu dute. Tito Vilanovak badu jada zelai erdirako behar zuen jokalaria. Bost denboraldirako kontratua sinatu du erdilariak Bartzelonarekin.