Futbola
Errege Kopa
Mallorca-Reala eta Atletico Madril-Athletic, Kopako finalerdietako kanporaketak
EITB Media
Donostiako taldeak Son Moixen jokatuko du joaneko neurketa otsailaren 6an eta Anoetan itzulikoa otsailaren 27a. Bilboko taldeak, aldiz, Metropolitanora egoingo du bisita otsailaren 7an eta itzuliko norgehiagoka hilaren 29an San Mamesen.
-
Errege Kopa. Argazkia: EFE
Mallorca-Reala eta Atletico Madril-Athletic dira Errege Kopako finalerdietako kanporaketak. Hala egokitu da, ostiral honetan (urtarrilak 26), Las Rozaseko (Madril) Futbolaren Hirian egindako zozketan.
Ondorioz, txuri-urdinek eta zuri-gorriek kanpoan jokatuko dituzte joaneko partidak, baina itzulikoak Anoetan eta San Mamesen izango dira hurrenez hurren. Mallorca-Reala kanporaketako joanekoa otsailaren 6an jokatuko da 21:00etan; itzulikoa, aldiz, otsailaren 27an Anoetan 21:30ean. Bestalde, Atletico-Athletic kanporaketako joanekoa otsailaren 7an izango da, Metropolitanon, 21:30ean, eta itzulikoa San Mamesen hilaren 29an, hau ere 21:30ean.
Zozketan, kanporaketako joaneko neurketa etxean jokatuko duten bi taldeen izenak atera dituzte lehenengo: Mallorcarena atera da estreinakoan, eta Atletico Madrilena jarraian. Gero, hirugarren bola Realaren izena zeramana izan da; eta, ondorioz, Balearretako eta Donostiako taldearen arteko kanporaketa zehaztuta geratu da. Athleticen izena zeraman bola azkena izan da irteten; horrenbestez, erabakita geratu da koltxoneroen eta zuri-gorrien arteko kanporaketa.
Finalerdietako kanporaketak:
Mallorca-Reala
Atletico Madril-Athletic