Futbola
FITXAKETA
Athleticek Adama Boiro fitxatu du Osasunatik, 2029ra arte
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bilboko taldeak gorritxoen harrobiko jokalariaren (21 urte) klausulak ezartzen zituen 2 milioi euroak ordaindu ditu.
-
Adama Boiro. Argazkia: Athletic Club
Athletic Clubek asteazken honetan iragarri duenez, Osasunarekin adostu du Adama Boiro 21 urteko ezker hegaleko jokalaria "berehala" talde zuri-gorrira batu dadin. Boirok, gorritxoen haztegiko jokalariak, 2029ra arteko kontratua sinatu du bilbotarrekin.
Athleticen oharraren arabera, jokalaria Dakarren (Senegal) jaio zen, baina lau urte zituenetik Iruñean bizi da.
Osasunak, bere aldetik, ohar baten bidez adierazi du Bizkaiko erakundeak asteazken arratsaldean jakinarazi diola jokalariaren "klausula ordaintzeko" asmoa zuela, eta, horren aurrean, Osasunak dirua "salerosketa bidez jasotzea" erabaki duela.
Horrenbestez, futbolariak talde gorritxoarekin zuen lotura amaitu du, eta, ondorioz, Promesas taldeko kide izateari utzi dio.