Itxi

Futbola

EA Sports Liga

Sergio Gonzalez entrenatzailea kargutik kendu du Cadizek

Agentziak | EITB Media

EA Sports Ligako 20. jardunaldian Alavesen aurka galdu eta gero, klubak kargutik kendu du entrenatzaile kataluniarra. Beraz, urtarrilaren 28an, Athleticen aurkako partidarako, entrenatzaile berria izango du Cadizek.

  • Sergio Gonzalez

    Sergio Gonzalez, Cadizeko entrenatzaile ohia, Mendizorrotzan Argazkia: EITB Media

Sergio Gonzalez Cadiz taldeko entrenatzailea kargutik kendu dute, Andaluziako klubak larunbat honetan, urtarrilaren 20an, baieztatu duenez. Ostiralean, Cadizek 1-0 galdu zuen Deportivo Alavesen aurka, eta hirugarren porrota jarraian izan du EA Sports Ligan.

Cadiz 18. postuan dago sailkapenean, 15 punturekin, eta jaitsiera postuetan dago. Andaluziako taldeak 2023ko irailaren 1ean lortu zuen azken garaipena Ligan. Sergio kargutik kendu ondoren, Cadizek entrenatzaile bat kontratatu beharko du hurrengo partida, Athletic Cluben aurkakoa, jokatu aurretik.

Gonzalez 2022ko urtarrilean heldu zen Cadizera, Alvaro Cervera kargutik kendu ondoren, eta 82 neurketatan zuzendu du taldea.